Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Debekatua dute igerilekuetan, tenis, hockey edo bestelako kirol zelaietan sartzea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.
Gainerako kirolak edo mundutarrak edo hutsalak iruditzen zitzaizkion, tenisa esaterako, edo aspergarriak eta ergelak, igeriketa konparaziora. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 84. orr.
Otsailaren 1a bitartean Australia izango da tenisaren hiriburua, eta Melbourne, guztiaren gune. Berria - Kirola 2004-01-18
Horiek enera etortzen dira tenisean egitera pilota partida ez duten egunetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 126. orr.
Denak zuriz jantzita joaten ziren herrira tenisean jokatzera. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 158. orr.
Apirilaren 11ko arrastian aita-semeek frantsesa berrikusi dute, eta gero tenisean set bat jokatu. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 237. orr.
Urteak dira Hakim ezagutzen duela, tenisean ibiltzen ziren elkarrekin tenisean aritzen zen garaietan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 56. orr.
Erraketen eta teniseko piloten kolpe-hotsak iruditu zitzaizkidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 352. orr.
Inbidiaz begiratzen genien "beltzei", arin igotzen baitziren teniseko zapatillekin, edo aterpeetan esertzen baitziren esnegaina jateko. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 11. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Trinketea, ezker pareta, eskaladarako rokodromoa, tenis zelaiak, gimnasioa eta musikarientzako gela. Berria - Euskal Herria 2006-04-19
Tenis zelaiaren tamainako harkaitz batean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 12. orr.
Elurra pilatu zuen tenis zelaiko alanbreen kontra. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 63. orr.
Hiru urte baino gehiago egin ditu Martina Hingisek tenis pistetatik kanpora. Berria - Kirola 2006-01-03
Tenis denboraldiko lehen hitzordu nagusia bihar hasiko da, Melbourneko Flinders Parkeko pistetan. Berria - Kirola 2006-01-15
Tenis-klubean, hondartzaren parean, itsasoari begira. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 78. orr.
Tenis Elkartean ere dantzarako giroa izan zen, baina oso bestelakoa. Berria - Kultura 2004-08-06
Euskadiko tenis selekzioak Txinaren aurka jokatuko du hilaren 18an eta 19an. Berria - Kirola 2004-12-03
Nazioarteko Tenis Federazioaren dopinaren kontrako epaitegiko kideen aurrean agertu zen eslovakiarra. Berria - Kirola 2006-02-15
Egun haietan -uda amaiera-, tenis lehiaketa baten transmisioak zeuden etengabe. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 234. orr.
Moskuko tenis txapelketa final-laurdenetara iritsi da. Berria - Kirola 2004-10-16
Anastasia Myskina errusiarra, Serena Williams estatubatuarra eta Conchita Martinez espainiarra Dubaiko tenis torneoko final-laurdenetarako sailkatu dira. Berria - Kirola 2004-02-26
Arambel ostatuak antolatzen du lehiaketa bat palantxan tenis pilotarekin. Herria 2004-11-25
Bi neska ikusi nituen handik hurbil, tenis-jantzian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 351. orr.
Tenis-oinetakoa enbragetik altxa eta metro batzuk egin ditu. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 87. orr.
Arratsaldeko 2etan, bazkaria, Ziburuko tenis estalian, kirol zelaiaren ondoan. Herria 2004-02-26
Lagunekin Iruñeko tenisera palan jokatzera joanen naiz, eta bukatutakoan hamaiketakoa hartuko dugu. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
AEBetako tenis irekia, US Opena alegia. Berria - Kirola 2004-08-28
Otsaileko azkenetan izango dute emakumezkoek txanda, Qatar Total Tenis Irekian. Berria - Kirola 2006-02-07
Qatarko Exxon-Mobil Tenis Irekia azken bi urteetan Federerrek irabazi duena. Berria - Kirola 2006-02-07
Astegunetarako sandaliak eta igandeetarako tenisak erosi zituen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 91. orr.
Txandala eta tenisak jantzi. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 91. orr.
Tenisak eta zure betiko galtzerdi zuriak kendu zenituen lehenik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.
Kirol ekitaldiak: saski baloi, errugbi, pilota, ur-polo, mahai-tenisa, karrika-hokeia, kanoe-kaiaka, tenisa... Herria 2004-09-30
Mahai-tenisean jokatzea da euren ogibide bakarra. Berria - Kirola 2004-11-20
Mahai-tenis jokalari batek zein dohain izan behar dituen galdetuta, Wuk eta Rodriguezek ez dute zalantzarik. Berria - Kirola 2004-11-20
Bada esaera bat dioena Txinak hiru botere dituela: Alderdi Komunista, Armada eta mahai-tenis selekzioa. leka enea mahai-tenis taldea. Berria - Kirola 2004-11-20
mahai tenis (3); nazioarteko tenis (3); tenis denboraldiko (3); tenis jokalari (9); tenis jokalaria (4); tenis klubak (3); tenis klubean (4); tenis lehiaketa (4); tenis selekzioak (3); tenis zelaiak (3)
mahai tenisean (5); tenisean jokatzen (4); tenisean jokatzera (3)