Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mattin eta hirurok joan ginen osaba Joanikoten studiorat, ilargia teleskopiotik ikusi ahal izaiteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 96. orr.
Saturnoren eraztunak ur izoztuz osatuta daude gehien bat, eta teleskopio txiki batekin edo binokular onekin erraz ikusten dira. Berria - Gaiak 2006-02-02
Betaurreko beltz eta guzti, Hubble teleskopioak baino bereizmen handiagoa zuen kankailu hark. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 93. orr.
Ilargitarrak deskribatu zituen, Sir John Herschelen irispide luzeko teleskopioaren bidez ikusitakoaren arabera. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.
Kosmosean sarri izarrak eta planetak ikus-eremutik ezkutatzen dizkigute gas hodeiek, eta horiek ezin ditugu teleskopio optikoen bidez behatu. Berria - Gaiak 2004-10-21
Baita kobrezko teleskopio tolesgarri bat ere. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.
Hawaiin jarritako teleskopio infragorri batek eta Txileko Behatoki batetik ere atzeman zuten iaz metanoa Marten. Berria - Gaiak 2004-03-30
Swiftek X-izpiak behatzeko teleskopioa darama. Berria - Gaiak 2004-11-25
Zeren, osaba Joanikotek eta biok teleskopioz ikus genitzakeen izarren gainetik, Mattin bera baikenuen inguruetako izarrik distiratsuena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 309. orr.
Holakoetan teleskopioa instalatu eta arratsalde osoa ematen du begira: pareko neskak bi gizonezko lagun ditu, txandaka baina egun jakinik gabe etxera eramaten dituenak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 198. orr.
Mendia bezalako ipurdia zuten emakumeak ageri ziren postaletan hondartzan etzanda, eta gizon herabe hanka-meheak teleskopio batetik haiei begira. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.
Erran dizut nola memoria har dezakegun arimaren teleskopiotzat, zeren eta iraganeko kontuak oraingo orainerat hurbil baitiezazkiguke, denboran barrena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 102. orr.
Izar baten inguruan biraka ari zen ustezko planeta baten irudiak lortu zituen Hubble espazio teleskopioak. Berria - Gaiak 2004-06-04
teleskopio bidez (3)
hubble espazio teleskopioa (9); hubble teleskopioa (5)
espazio teleskopioak (7); hubble espazio teleskopioak (4); hubble teleskopioak (3); spitzer espazio teleskopioak (3); spitzer teleskopioak (4)