Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tekno (orobat techno eta tecno) 1 iz pop musika elektronikoa.

Popa eta teknoa uztartzen ditu, eta Aizpururen ustetan, «David Bowie eta Roxy Music iradokitzen ditu».  Berria - Kultura   2004-09-23

Berriro teknoa, berriro dance musika, folklorea...  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 201. orr.

-Eni ere gustatzen zaizkit eni ere teknoaren zaparrada sintetikoak!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 108. orr.

Askotariko technoz eta perkusioz osatutako zortzi abesti jaso ditu musikari mutrikuarrak lan berrian: techno tribala, techno etnikoa, techno latinoa eta techno trancea.  Berria - Kultura   2004-11-23

2 (izenondo gisa)

Bitxia baita Gasteizko Ogetan Gallastegi txapeldun handia alboan hartuta bozgorailuetatik musika tekno ingeles doinukoa entzutea.  Berria - Kirola   2006-03-21

Asper-asper eginda nengoen Londresekin eta bertako mugida teknoarekin; titietaraino, garbi esateko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

Always on my Mind bertsio technoan?     «Kuskue tanden», 2004 - 123. orr.

3 (izen baten ezkerrean)

Tekno klubetara joaten ginen frankotan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 62. orr.

Exhibicionist-ek tekno musika aurreratuaren erakusgarri izan nahi du.  Berria - Kultura   2004-01-14

Menhir night clubean, Maiek azaldu zidanez, jungle tekno musika zerabilaten platinetan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 106. orr.

Vivaldiren Gloria, ondoren tekno eta dance musika, antzerkia, poema irakurketa, [...].  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 201. orr.

Emanaldia hasiko da 9 etan eta ikusgarritik landa besta komiteak tekno gaualdia antolatzen du.  Herria   2001-08-09

Gaur egun, esan liteke Interneten inguruko munduak duela tekno-liluraren esklusiba.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tekno musika (3

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus