Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teknikari (988 agerraldi, 47 liburu eta 542 artikulutan; orobat teknikalari 26 agerraldi, 2 liburu eta 28 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian teknikari agertzen da) 1 iz teknika edo lanbide jakin bati buruzko ezaguera berezia duen pertsona.

1.100 biologo, informatiko eta teknikari ari dira lanean, [Giza genoma proiektuan] 16 laborategitan eta 6 estatutan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.

Teknikariek pitzadura haren berri eman zioten Ebroko Ur Konfederazioari.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 87. orr.

Teknikariek gaur desmuntatuko dute labea eztanda zergatik gertatu zen aztertzeko.  Berria - Ekonomia   2004-07-10

Teknikari edo kontularirako bokaziorik ez eta erabat abandonatu nuen sektore primarioan kokatzeko ene xede leiala.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

Husteko lanetan 150 teknikari inguruk hartuko dute parte.  Berria - Gaiak   2004-06-01

Vitruvio, batez ere, teknikari erromatar pragmatikoa zen, aski ongi ilustratua, baina espekulazioetan eta abstrakzio-lanetan hasteko batere zalea ez zena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5350. orr.

Teknikari laguntzaile edo antzeko lan batean luze aritu ez izana da giltza.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Nondik atera dira gure seme-alabak prestatzen dituzten eskoletako maixu-maistrak eta institutuetako irakasleak?, nondik goi mailako teknikariak?  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 49. orr.

Udaleko teknikariak bere iritzia jakin nahi zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 130. orr.

Moldiztegi kontuetarako teknikari "tipografo" on pare bat bazeukaagu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 77. orr.

Al Irakia telebista publikoko teknikari eta gidari bat hil zituzten tiroz.  Berria - Mundua   2004-06-15

Seguru-etxeetako teknikari eta zuzendariek aspalditik ezagutzen duten efektua da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 148. orr.

Urtegiko bederatzi teknikari dira auzibidean, tartean Itoizko urtegiaren proiektu teknikoaren obretako zuzendari Raimundo Lafuente, eta Ebroko Ur Konfederazioko presidente ohi Jose Vicente Lacasa eta Tomas Angel Sancho.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 44. orr.

Lizarrako Udaleko Emakumearen Alorreko teknikari eta Andreako kide Tere Saezek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

-Laborantzatik bizitzekotan, bilaka zaitez teknikari!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

Horra, Cortés teknikari bihurtua, sutautsa zeukalako! buruz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.

Iñaki Elortza taldeko gitarrista aritu da teknikari.  Berria - Kultura   2006-04-27

· 12 abestik osatzen dute Txantreakoen lan berria eta Andoaingo Garate estudioetan grabatu dira; teknikari Haritz Harreguy izan dute.  Berria - Kultura   2004-03-11

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Karlos Balseiro aritu zen teknikari lanetan.  Berria - Kultura   2006-01-25

Goi teknikari diploma lortu zuen.  Berria - Mundua   2006-04-05

Goi-goiko teknikari klase batek nola jartzen duen bere talentua kasuan kasuko ideologiaren zerbitzura, ideologion zer-nolakoaz axolatu gabe.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 93. orr.

Teknikari talde bat Gipuzkoa osoko azterketa egiten aritu da bigarren errauste planta non jarri erabakitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lau elektrizitate teknikari frantziar bahitu zituzten atzo gauean Gaza hegoaldeko Khan Junis hirian.  Berria - Mundua   2004-07-17

-Telebista teknikari horiek ezagutzen zenituen?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 290. orr.

Nafarroako EHNEko Abeltzaintza teknikari Jon Uitzik ere ondo ezagutzen du «monopoliorako joera».  Berria - Harian   2005-08-28

Saint-Exupéry hegazkin teknikari eta asmatzaileak han eta hemen ematen dituen azalpen teknikoak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.

Daniel Kientzy saxofonista frantziarrak eta Reina Portuondo soinu teknikari kubatarrak ganbera musikaren alderdi berri bat jorratzen dute.  Berria - Kultura   2004-02-04

Fernando Muniozgurenek, Eibarko euskara teknikari izandakoak, hizkuntza afektiboa efektiboa dela esan ohi du.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 248. orr.

Herri askotako kultur teknikariak oso larri ibiltzen dira, daukaten aurrekontua amaitu ezinik, zer antolatu ez dakitela.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 89. orr.

4 (kiroletan)

Jokalari, teknikari, zuzendaritza, bazkide eta zaleen arteko hartu emana ezinbestekoa da. Pozik dira Lagun Aro Bilbao Basketeko jokalari, teknikari eta agintariak.  Berria - Kirola   2004-09-07

Athleticeko teknikari eta jokalariak ezin dira fidatu.  Berria - Kirola   2004-09-30

B Mailako teknikari laguntzailea.  Berria - Kirola   2004-02-14

Teknikari orokorra, berriz, Doucet izango da, Bouisseten ordez.  Berria - Kirola   2004-08-17

Kantxetan jarraitzen du oraindik, baina teknikari lanetan jokoan baino gehiago.  Berria - Kirola   2004-03-13

Klubak indartzea, gazteak surfera gerturatzeko ikastaroak sustatzea eta surf teknikari espezializatuak trebatzea.  Berria - Kirola   2004-02-20

Gipuzkoako Arraun Federazioko teknikari Unai Elizasu arduratzen da eskola horietan klaseak emateaz.  Berria - Kirola   2004-04-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus