Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teklatu 1 iz (orobat teklade g.er., tekladu g.er. eta teklau g.er.) 1 iz pianoan, organoan eta kideko musika-tresnetan, hotsak sortzeko sakatzen diren atalen multzoa, ordena jakin batean egituratua.

Mari Jane, eskuak teklatuan gora eta behera lasterka, [...] eta izeba Kate, orrialdea pasatzeko, Mary Janeren alboan zutik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 276. orr.

Jendearen marmarra iritsi zitzaionean, teklatua piano piano itxi, jaiki eta eszenatokiko atea zeharkatu zuen, astiro.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 63. orr.

Bere-berez zebiltzan nire hatzak teklatuan: teknika eta sena elkarrekin dantzan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 64. orr.

Badira bateria edo teklatu jole imintzioak darabiltzatenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.

Berak sortu eta jotzen duelako piezako musika guztia sintetizadore baten teklatuan.  Berria - Kultura   2004-11-21

2 ordenagailu, idazmakina eta kidekoetan, ikur bat idazteko edo kideko ondorioak lortzeko, hatzez sakatzen diren atalen multzoa.

Idazteko makina baten teklatuan adierazten diren hizkiak ez dira enuntziatuak: asko jota enuntziatuak idatzi ahal izateko tresnak izango dira. iMac ordenagailuaren diseinu originalarekin bat etortzeko, sagua eta teklatu bereziak diseinatzea erabaki zuen Applek.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.

Gehienek ezin dute arratoia erabili, eta, horren ordez, teklatua erabili behar izaten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Pasa hatzak teklatuaren gainetik arinki eta letrak, hitzak, azaltzen dira pantailan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 457. orr.

Teklatuan sakatutako letra bakoitza pantailan nola agertzen den ikusten du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 140. orr.

Teklatuak bi multzo berdintsutan banatzen ditu letrak: eskuineko eskuarekin idazten direnak, batetik, eta ezkerrekoa erabiliz idazten direnak, bestetik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 214. orr.

Pantailak, inprimagailuak, ohiko teklatu urdinxka luzeak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 97. orr.

Ikasleetako batek hatz erakusleak erabiltzen zituen teklatua sakatzeko, oso motel.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 122. orr.

Gogoeta horrek atxiki zituela nire eskuak teklatu gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

Burmuineko paralisia duen Richard Pascuak, bestalde, oinak erabiltzen ditu teklatuko botoiak zapaltzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

3 musika-tresna teklatuduna, eskuarki elektronikoa.

Oier Ponceren laguntza izan dute; teklatua eta pianoa jo ditu zenbait abestitan.  Berria - Kultura   2006-03-11

Luis Aranburuk jo ditu akordeoia eta teklatua; Xabier Agirrek, txirula, gaita, alboka eta baxua; eta Xabier Azkaratek, perkusioa.  Berria - Kultura   2006-02-05

Kantariak gitarra jotzen du eta emakumezko baxu jotzaileak teklatuak hartzen ditu batzuetan.  Berria - Kultura   2004-04-03

Hor entzuten dira koraren akordeak, teklatuen soloak (interesgarrienak piano elektrikoan gertatzen dira).  Berria - Kultura   2004-07-13

Hiru musikari baino ez: Frederic bera programazioetan, beste lagun bat teklatuetan eta hirugarren bat, Burkina Fasoko kora jotzailea, noizean behin perkusioetan aritzen zena.  Berria - Kultura   2004-07-13

Ivan Pacheco (gitarra), Nando de la Casa (teklatu eta samplerrak), Dani Foronda (baxua).  Berria - Kultura   2004-08-26

Teklatuetan sanpleatu ziren erritmoak.  Berria - Kultura   2004-04-24

4 pianoa.

Teklatuan Joaquin Atxukarro bilbotarra, maisu.  Berria - Kultura   2004-03-25

5 irud/hed

Ez ote zait gertatuko nire garuneko teklatuaren tekla horietakoren bat gelditurik edukitzea?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 325. orr.

6 teklatu-jotzaile (orobat jole g.er.) teklatuak jotzen dituen muskaria. ik teklista.

Asier Oleaga bateriak taldea utzi ondoren teklatu jotzaile bat elkartu da: Leonel Ruiz.  Berria - Kultura   2004-08-26

Gitarrez gain teklatu jotzaile iaioa topatzen dugu, Decrepitos taldean ibili zena.  Berria - Kultura   2004-03-28

Giro amerikar horretan oso nabarmenak ziren gitarra jotzailearen soloak (Grateful Dead taldeko Jerry Garciarenen airea zuten, nonbait), eta emakumezko teklatu jotzailearen atalak.  Berria - Kultura   2004-05-08

Bakoitzak berean lan bikaina egin zuen: gitarra jotzaileak pedaletan, akordeetan, soloetan; teklatu jotzaileak soloetan edo giroak sortzerakoan; eta erritmo sekzioa, abiada bizian eta kolpeka, bikain.  Berria - Kultura   2004-05-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

teklatu jotzaile (4); teklatu jotzailea (3); teklatu jotzaileak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus