Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ed Thatcher, pianoaren teklen aldera makurturik, Eltxoaren hegaldia jotzen saiatu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.
Eskua gerriaren atzetik pasata tekla solte batzuk jo zituen pianoan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 91. orr.
Hatzak mugitzen ditu goian-behean, teklak edo -bere kasuan botoiak- aurkitu nahian. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 28. orr.
Berehala eseri da; eri muturrez laztandu ditu tekla zuri-beltzak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 84. orr.
Glissando batzuk egin zituen gero hatzak tekletara ohitzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.
Teklak zanpatuta, ez nion deus ere aterarazi ohiko soinu distortsionatuaz aparte. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.
Haren soinuan kanpoko teklak berri zeuden, eta barrukoak gastatuta. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 15. orr.
Orduan ezkerrak are sakonago egiten du dantzan tekla beltzen gainean. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 65. orr.
Txosten bat hartu eta bere kalkulagailuko teklak hasi zen sakatzen, ziztu bizian. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 65. orr.
Telefonoa hartu, eta deia errepikatzeko tekla sakatu genuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 66. orr.
Diru-kantitateak kutxa erregistratzaileko tekletan jotzen zuen bitartean, fakturen zenbatekoa buruz kalkulatzeko ohitura zuen Perrettek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.
Erpuruek bortizki jotzen zituzten idazmakinetako teklak, eta paperak alderdi batetik bestera zebiltzan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 11. orr.
Olivierrek atearen beste aldetik entzuten zuen komediantea idazten: teklen zarata hori, munduak aurrera jarraitzen zuen seinale. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 66. orr.
Nire hatz indargeek teklak ferekatu zituzten, azken paragrafoari lotu beharrez: [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.
Llumek esku batekin Coca-cola potea hartu eta bestearekin teklak sakatzen segitzen du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 101. orr.
Tekla bat sakatu eta hantxe agertzen delako, eta atsegin ez bazaigu, beste tekla bat sakatu eta kito, ezabatuta. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 63. orr.
Idazteko makinaren tekla-hotsa eteten den bakoitzean, automobilen zarata nagusitzen da nabarmen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 258. orr.
· Azken zuzenketak egin, ohiko klabea idatzi eta behar baino indar handiagoaz zanpatu nuen itzulera-tekla. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.
tekla bat sakatu (7); tekla sakatu (5)
teklak sakatzen (4)