Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teilatu (orobat teiletu g.er., teillatu g.er. eta tellatu g.er.) 1 iz eraikin baten estalkia, teilaz edo kidekoz egina.

Bi arku, harroinaren bi alboetan xilatuak bezala, hormaren harri ederra, teilatuaren harri lauzak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.

Baserri bat eraiki zuen bertan, itsas haizetik gordea, hormak zuri eta teilatua gorri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 85. orr.

Aita eta beste gaztetxo batzuk mandio bateko belar pilaren gainera igota zeuden, plaza ikusten baitzen hormaren eta teilatuaren arteko tartetik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.

Milioi bat euroko inbertsioa Belodromoko teilatua aldatzeko.  Berria - Kirola   2004-11-12

Merkatuko teilatua ez dela ekintza terrorista baten ondorioz erori.  Berria - Mundua   2006-02-24

Pabiloien teilatua suntsituta geratu da.  Berria - Ekonomia   2004-08-05

Elizak arbelez egindako teilatua zeukan, eta erlojuak soinu zakar bat ateratzen zuen ordua jotzen zuen bakoitzean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 189. orr.

Bordatxo bat, oholez jasoa eta teilatua txapa okerrez estalia, lorategi baten zokoan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 26. orr.

Zaintzailea gazteluko teilatu gainera erori zen, eta handik lurrera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.

Gero Les dissolutions de la mémoire hartu dut irakurtzeko, baina gogaikarria egiten zait, eta berriro ere teilatu moduan ipini dut aurpegiaren gainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 94. orr.

Teilatu gaineko katuei andra zahar batek ematen die jaten, arrain buruak espaloitik botaka.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 185. orr.

Noeren ontziaren teilatuan eserita egon zela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.

Atzo 09:00ak aldera gaztetxeko teilatuan gelditzen ziren azken bi lagunak eraikinetik aterarazi zituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Teilatuan kristalezko begiratoki handi bat zegoen, ez ikuspegiak miresteko, ezpada nekazarien lanak ikuskatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 442. orr.

Escondido izeneko ibai zabalak itsasoratzean sortzen dituen irletako batean, ohol hormak eta uralitazko teilatua dituen etxe umelean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Teilatuko zurajea ustelduta, arbela hautsita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

Teilatuko terrazara goaz, basoak harturik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 26. orr.

Argi ilaun batek harturik zeukan teilatuaren araberako sabai makurtuko gela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.

Zurginak aldiz teilatuetako zurak ditu lantzen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 219. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Tarteka agertzen hasi ziren mujiken izbak eta lurjabeen eraikuntzetako teilatu ederrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Ostera bat egiten zuten pabiloietako teilatu karratuetan zehar, estalpeko kaleetako teilatu luzeetan ibiltzen ziren, gora eta behera egiten zuten hango maldetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.

Ataria babesten zuen teilatu laburreko hagetako batean lotu zuen animalia. Zenbat amets ez zituen izan han goian, begiak pabiloien teilatu luzatuen gainean galdurik!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 140. orr.

Donostiako Ilunbe zezen-plazaren teilatu mugikorra irekitzea.  Berria - Kultura   2004-09-12

Inondik ere abandonatuta zegoen inguruko etxe baten teilatu zapalean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Goiz honetan elurrak berriz kukutu du leiho parean dudan zimenduzko teilatu grisa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 127. orr.

Itsasbazter berdea, zuhaitzez eta etxe handi zuri teilatu grisdunez betea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 105. orr.

Teilatu zorrotzeko etxe gris bat zen eta atzealdetik akazia handi batek itzala ematen zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 318. orr.

Haien erdian zurezko etxe bat zegoen, ganbaraduna, teilatu gorrikoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.

Eraikuntza apal bat, adreilua agerian, leihoak altzairuzkoak eta teilatua asbestozkoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 217. orr.

Morgaiko gailurrak antzuak ziren, akasdunak, biluziak, beltzak, arbelezko teilatuak bezalakoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 245. orr.

Etxeak -horiz margoturiko zurezko hormak, uralitazko teilatua- SCR azukre konpainiari erosi zizkioten, eta ez merke.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 178. orr.

Metalezko teilatua eguzkiak berotu, eta izerdi patsetan ematen genuen eguna.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 221. orr.

Lastozko teilatua eta lur zapalduko zorua zituen etxe baxu batean bizi ziren.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.

Zurezko eraikinak, berdez margotuak, eskailerak, galeriak, teilatu suntsituak ondoko etxe zaharrei itsasten zitzaizkien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.

Haien teilatu gainezarriak handituz zihoazela iruditzen zitzaion, zabalduz, urrunduz, atzeko argi hautseztatuen artean galtzeraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Teilatu-hegalen azpiko balkoi barandadunak okerturik eta belzturik ageri ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Kalera begiratu nuen teilatu-hegal azpiko neure gelako leihotik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 12. orr.

Nola Sales herri hartako teilatu-isurbideak, hondatzen eta usteltzen diren denborarekin, nola brontzezko hodiak egiten zail diren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

Indioiloa uhurika, zilipurdika joan zen teilatu-isurkian beheiti, hegatzean ezin gelditu eta erori egin zen goitik behera lurreraino.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 82. orr.

Gero, pabiloiak pilatzen ziren, beren bi teilatu mailekin, beren pertsiana jarraituekin. Eskailera mehar batzuk zeuden, teilatu maila batetik bestera pasatu eta goi guztian zehar ibiltzen uzten zutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Pikotxean eta kontu handiz etxearen atzeko ertzera hurbildu eta teilatu-hoditik behera lerratu zen sute-eskaileraraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.

Teilatu izkina bat ikusten dudala iduritzen zait, zabalik den artekatik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Askeak ziren eta lotsarik gabeak, teilatu ertzean ernaltzen ziren txolarre bikoteen gisan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Pentsamendu haiek, kalkulu haiek, Alcatrazeko argi motelek sortzen zituzten horma eta teilatu zirriborroekin nahasten zitzaizkidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagarri gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gero Belfasteko gizon batek orubea erosi eta etxeak egin zituen; ez berenak bezalako etxetxo arreak, adreilu biziko etxe teilatu-distiratsuak baizik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eliz teilatua ohiko elkarleku zuten usoak beldurrak airean ibiltzen ziren, saldo osoa hegaldatzen baitzen zalaparta bizian belatzak gerturatu orduko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 54. orr.

6 irud/hed

Baina hiru izugarrikeria horiek, bakardadeak, isiltasunak eta hustasunak, teilatua lehertzen didate, izarretaraino iristen dira eztanda batean.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 22. orr.

EAJk eta PPk diote pilota Elorzaren teilatuan dagoela, hau da, Udal Gobernuak berak egin behar duela lan hori, hala agindu diolako udal batzarrak.  Berria - Harian   2005-08-23

Pilota ez dago gure teilatuan, beraien teilatuan dago, beraiek ilegalizatu gintuzten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus