Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geroztik oilo edo konejuentzako tegia izan zen, eta halaxe ezagutu nuen nik, gaur egun trasteak gordetzeko baldin badaukate ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 100. orr.
Marraka ari dira animaliak, burua tegia hesitzen duen langatik kanpo. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 21. orr.
Errapeak goseti murtxatzen zizkieten suge zilar sotilak tegietan sartzean ardi gaixoak, [...]. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 158. orr.
Zakurrek salerosketa handiak sortu eta jende anitz erabiltzen dute dantzan: zakur hazteko tegiak, albaitariak, [...]. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 20. orr.
Garay jaunak ez zion Klentte abertzale gazteari baimenik ematen bere ardi tegi moderno handiaren eraikitzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 68. orr.
Batzuetan hurbildu eta belarrian mokoka egiten zion eta xigorki-zati bat lortzen zuen, eskolako beste hontzekin batera, hontz-tegira lotara joan aurretik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 124. orr.
Urtxo teian ibiltzen denak urtxoen berri ere badaki. Herria 2001-08-09
Horren ondorioz zerrien garraioak debekatu dituzte Espainia guzian bai eta manatu ere gaitza duten tegi guziak hilaraztea kotsua hortan geldi dadin bederen. Herria 2001-07-19
Kasko horretan Lapurdi eta Euskal Herriko bazterren ederki gozatzeaz gain, 210 metro karratuko tegia izanen du euskal irratiak. Herria 2005-02-17
Han nonbaiteko tegi, almazen edo sareren batean dena harrapatua dagoela, sumatu ere egin gabe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.
Tegi huts batean esaldiak errepikatzen ari den gizona. Berria - Kultura 2004-10-01
Plan integrala aplikatzeko funtzionatzen hasiko den lehen azpiegitura Berziklatu izango da, hau da, bolumen handiko hondakinak birziklatzeko tegia. Berria - Harian 2006-01-03
hontz tegira (4)