Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tazito (orobat tazitu) izond esangabea, esan gabekoa.
Gure arteko ituna tazitoa zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.
Inoiz aipatu gabeko paktu tazitoa bide genuen, kalean topo eginez gero gure bizitzaren alderdi ezkutuarekin aurrez aurre geratzeko beldurrez, lazgarria izango zelakoan edo. Gerora, xehetasun ttipiek, harrera tazituek, erakusten dizute kanpoko legea ez dela zuk etxean duzuna. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 26. orr.
Batetik, aniztasuna, bigarrenik, ETAren kontrako batasuna Ajuria Eneko Itunaren bidez, eta, hirugarrenik ordenamendu juridikoaren onarpen tazitoa. Berria - Euskal Herria 2004-02-28