Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taxukera 1 iz taxua, tankera.

Interesatzen zitzaidana, berriz, honako hauxe: kaleen taxukera, zubien eraikiera, Fiat berria, Erromako geltoki berria, "rapido"aren tren-makina berria, Olivetti berria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 161. orr.

Bere taxukerak, zutoin sendoarenak, jatorrizko zeregina adierazten du, desadostasunetik begiraraztekoa, alegia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.

Atlasen taxukera da egokiena, zeren herrialdea eskualdez eskualde ikertzea behartzen baikaitu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.

Onartu beharra dago, askotan zientzia baten taxukera teorikoa eta ezin hobea ez datorrela bat, praktikak inposaturik benetan izan ohi duen taxukerarekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 132. orr.

2 taxuketa.

Basatiagoa da bere pertsonaien taxukeran, dotoreagoa bere prosa tolestean.  Berria - Kultura   2004-08-04

Errusian eta Ekialdean monarkak oraindik ere botere handia du afera publikoetan eta giza buruen taxukeran.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 204. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus