Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zorua espartzuzko tapiz batek estaltzen zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.
Oso oihal merkeko tapiza da. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 124. orr.
Rodinen pentsalariaren jarreran zegoen ia [...] tapizaren bilbe-irazkien askotarikoari, koloreen anitzari erreparan. «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.
Etxe horretan nago orain, egongelako tapizen gainean jesarrita familiakideekin. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.
Ohiko jarreran: aurrerantz makurtuta, begirada zoruko tapizean galdurik. «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.
Eskailera gaineko sagar-berde koloreko tapizak igogailu txiki batera zeraman. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.
Hormak tapizez estaliak zeuden. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 81. orr.
Tapizen atzean naiz ostenduko, elkarrizketari adi. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 143. orr.
Tapiz osoa hartzen duen aurpegia da, ez dut uste hor behetik osorik hauteman daitekeenik. «Kuskue tanden», 2004 - 228. orr.
Sultanaren jauregitik berrira joango zen belusik ederreneko tapiz bat. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 224. orr.
Tapiz batekin estaliriko kutxa moduko baten gainean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 223. orr.
Picassoren 'Guernica' obraren tapiz bat dago ikusgai Parisen. Berria - Kultura 2004-01-28
Zuhaitz baten azpialdean tapiz bat zabaldu zuelarik, mutilari hurbiltzeko esan zion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 258. orr.
Sortaldeko tapizez estalitako sofa-ohea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.
Tapiz lodi batez zolaturiko korridorearen alde bietara zabaltzen ziren gelak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 160. orr.
Bazterretan kuxin ttikiak zeuzkan eta tapiz pertsiar bat zoruan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.
Tapiz kurdu bikainekin apaindutako paretak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 102. orr.
Gela erdian, tapiz brodatu bat eta sabairainoko ispilu handi bat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.
Hornidura handiak, urrezko eta zetazko oihalak, tapiz garestiak. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.
Lurrean, ia zoru guztia estaltzen zuela, tapiz lodia, oinak leun goxo hartzen zituena. «Kuskue tanden», 2004 - 35. orr.
Tapiz astun haietako batek erdi ezkutatzen zuen korridore batean barrena abiatu zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.
Panel labaingarrien eta tapiz zintzilikarien atzean gorderiko ateetan zehar. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 118. orr.
Tapiz ilunak zeuden hormetan zintzilik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.
Areto luze eta arranditsu hartan ez zen tapiz edo zintzilikadura zaharkiturik ikusten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.
Abokatuak tapiz hondatuari so egin zion. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 124. orr.
Tapiz magiko guztiak zulatuta egongo dira, ezta? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 84. orr.
Aurrealdean zuen tapiz zatian xehetasunen bat argitu nahi balu bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.
Eguna apurka-apurka ilunduz zihoan bitartean, tapiz berdearen gainean herrixkaraino bertaraino hor-hemen inolako ordenarik gabe sakabanaturik ageri ziren urkila-formako zuhaitz zabalen itzalpean sartu zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.
Usain hordigarria zeriok hostaila hezeari, iratzeari, zuhaitz-azal puska goroldiotsuen tapiz bigun, labain eta uniformeari. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.
Egileak, baina, beste osagai bat jarri du lauren artean ehuntzen den tapizaren atzeko aldean: duela bi urteko martxoaren 11n kokatu du gertakizuna eta hildakoak magrebtar itxura dauka. Berria - Kultura 2006-02-22
Bilarreko bolak mahai-tapiz berdearen alboak jotzen dituen bezala, hala zebilen, behin eta berriz boteka, Ruche jaunaren esaldia Jonathanen gogoan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.
Milaka lagun ari ziren han ezbaian, erosten, saltzen, barazkiak labanekin nahastuak, mahai-tapizak era guztietako pipen ondoan... Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 61. orr.
Alfonbraren gainean, han-hemen, espartzuzko oin-tapizak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.
Okin anderea bakarrik zegoela ohartu zen, pikotxean oin tapiz baten gainean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 167. orr.
Oin-tapizen gainean jarrarazi zituen bikiak Maxek, eta bera handik aldaratu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.
Ez dut berraragitzean sinesten, baina sinetsiko banu, zin egingo nuke marokoar tapiz-saltzaileren bat izan zela beste bizitzaren batean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 135. orr.
Tapiza saltzaile gisa jokatu dira Blair eta Jakes Haundia, nehork ez baitu amor eman nahi. Herria 2005-06-23
Bai eta ez, tapiza saltzale onak dira Turkian. Herria 2003-03-06
tapizaren gainean (10)