Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tapauka iz lepokoa. ik bufanda.
Begirada urdina pizten dio hotzak, beroki eta tapaukaz jantzita dagoen arren. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 96. orr.
Lepoan jira t'erdi emanda zeukan tapauka destolestu egin zuen Mentxuk musua begietaraino estaltzearren. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 83. orr.
Sprout andereñoak galtzerdiak eta tapaukak jarri nahi zizkien mandragorei, beste inoren esku utziko ez zuen zeregin delikatua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 167. orr.