Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tapaki 1 iz ohe estalkia.

Ekar ditzatela lastaira bat eta bi tapaki.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

Ez tapaki ez izara, elkarren alboan larrugorritan esnatu gara, Rubenek eskuin eskua nire ipurmasailetan pausatua zuela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 310. orr.

Gero ohean sartu nintzen, tapakiekin estali eta begiak itxi nituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 47. orr.

Esan nahi dut guk ez dugula sentitzen kanpoko hotzik gorputzak tapaki arteko berotasuna galtzen duen arte.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 41. orr.

Joan bezala itzuli ginen, hau da, ni automobilaren atzealdean uzkurtuta, tapaki baten azpian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Zuzentzaileak tapakia du belaun gainean, hotzari aurre egiteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 56. orr.

Ipurdi azpian tolestuta tapaki bat neukan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 79. orr.

Tapaki bat hartu eta idazmahaira etorri naiz, une batez irakurri edo idazteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 205. orr.

Aulki gurpildunetik tapakia irristatu zitzaion.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Berehala agertu zen hura, ordurako han egon balitz bezala, tapaki batean bilduz soina.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 122. orr.

Dusselen ohetik, han egoten baitira gordeta egunez, lumatxa, maindireak, burukoak eta tapakiak atera behar dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

Nire alboan kuxkurtuta zegoen, ohearen tapakiak buru gainetik zituela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 190. orr.

Mugimendu horrek zabaldu egin zituen haren oheko tapakiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 148. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Koadroen, alfonbren eta aulkien koloreek Ellen ito egiten zuten, tapaki bero batean bildurik balego bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 355. orr.

Ni tapaki arin batekin moldatzen nintzen neguan ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 127. orr.

Une batez erne jarri nintzen, tapaki astunen azpian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

Zoaz gelara eta ekar ezazu tapaki tzar pare bat, soineko arin horrekin hotzez zurrun geratuko zinateke-eta bestela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 138. orr.

Izterren gainean jarri ohi zuen tapaki ingelesak irrist egin zion, agerian utzirik toles ezin txukunagoko galtza eta oinetako ezin hobeki betuneztatuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.

Erdian, nire lastaira txukun-txukun jarria, izara urdinak eta tapaki gorrixka.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 12. orr.

Tapaki berdeko ene mahaiaren gainean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.

Burdinazko ohea, burkoa, lastozko koltxoia eta lumazko tapakia eman zizkioten Henneri.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.

Lauki gorri-beltzezko artilezko tapaki bat hartu zuen bazter batetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

Marra gris eta arrosekiko tapaki batean indiar baten modura bildurik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 271. orr.

Plomuzko tapaki astuna, lehergarria eta mutua.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 89. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Barruan badira arropak, ohe-tapakiak, artile-matazak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.

4 estalgarria.

UDF alderdi zentristako Philippe Foliot diputatua zutik geratu zen Hu Jintaok hitz egin zuen ordu erdian, oihalezko tapaki bat ahoan jarrita zuelarik.  Berria - Mundua   2004-01-28

Begien aurrean tapaki bat zeukaten eta buruan bala tiroen zantzuak zituzten.  Berria - Mundua   2006-03-15

Atzeko horman esekitako berokiak azpijolas eta bihurrikerien tapaki gisa erabiltzen genituen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 132. orr.

Hala, beren protesta segurtasun tapaki batekin estaltzen dute.  Berria - Mundua   2004-11-03

Zuloaren tapakia altxatzean, bihotz apurtzear, ikusi zuen den dena han zegoela, bi urte utzi bezala: ekialdeko merkatariei erosi pistolak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 52. orr.

Aitzur kolpeaz behereko zureko kutxaren tapakia hautsi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

Defendatzaileak ur bazterrean zeuden, belarrietako buztin tapakiak garbitzen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 183. orr.

· Mantek tapakia dute gainean, pareta bezain zuria.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 120. orr.

5 irud/hed

Goiz-goizetik laino tapaki hertsi grisa zuen gainean mendate horrek.  Berria - Kirola   2004-03-11

Ni baino arrazoi sendagoa zuela bizitzeko; ni tapaki hutsa izan nintzela, gutxietsi egin ninduela erabat, horixe ulertu nuen argi eta garbi.     «Kuskue tanden», 2004 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tapakia kendu (4)

oheko tapakiak (5)

tapakien azpian (8); tapakien gainean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus