Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tapa-tapa, segitu diat jaisten, hogei bat metroan ibili nauk behera. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 36. orr.
Azkeneko etxean bizi zen gizona pasatu zen etxera bidean; tapa-tapa entzun zituen haren oinotsak zementuzko espaloian. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.
Antzara aldra bat tapa-tapa atara da, karraska ta marraska, bazkarantz. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 207. orr.
Maxunek lurrean utzi eta, tapa-tapa, oinez hasi zen haurra. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 125. orr.
Hi atzetik hentorren, tapa-tapa niri jarraituz. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 161. orr.
Eskularruak eta gorro beltza jantzita, galtzak bustita, masailak gorri-gorri, begitarte arraiarekin zetorren tapa-tapa Mandi. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 32. orr.
Gaurik beltzena bada ere eta tokirik galduenean zaudela ere, mandoak hutsik egin gabe, tapa-tapa, Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 56. orr.
Hatz muturrez erakusmahaia tapa-tapa jotzen zuen bitartean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.
Hatzekin bolantea tapa-tapa jo zuen, eta inguruan zeuden arlote haietako taldetxo batera joan zitzaizkion begiak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.
Entzun nuen neure ahotsa, Park Drivetik lihoakeen ezezagun batena balitz bezala, bota iltzedunen tapa-tapaz lagundua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 79. orr.
Oin batek lurraren kontra joz egiten zuen etengabeko tapa-tapa hotsa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 22. orr.
Rottenburg aldean, ordea, irudi bat osatzen zuten giza-aingeru tipokoa, eta hura lorez eta landarez goitik behera dena tapa-tapa egin, ondo horniturik, sutan erre, eta haren gainetik egiten zuten jauzi eta salto.Behera jaitsita ikusi zituen neskak lo, utzitako leku berean, baina orain elkarri bizkar emanda, bakoitza tapa-tapa eginda mantetan, burkorantz arnasa egiten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.