Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Altzibartarrek dutenetik eman diote eskekoari: zezina, taloa, ardoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 130. orr.
Zazpi talo, esne katilukada banarekin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 113. orr.
Taloa eta esnea ez ziren sekula falta. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 171. orr.
Ogi biribil bat, oliotan oraturiko opil bat eta talo bat. Elizen arteko biblia Ir 29,23
Irria, kantua, ondotik talo eta edari. Herria 2004-05-13
Hor berean talo ta xingar edo talo ta gasna jaten ahalko da sagarnoa edanez. Herria 2001-06-14
Bazen ostatu eta talo triparen betetzeko eta musika bazterren alegeratzeko. Herria 2004-02-19
Taloak erretzeko erabiltzen den burdina. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 217. orr.
Ondo erre gabeko taloa dirudi. Elizen arteko biblia Os 7,8
Olioz oraturiko opilak eta oliotan bustiriko taloak. Elizen arteko biblia Ir 29,2
Edari eta ahotik ezin utzizko taloak salduko dituzte Hazparneko Ikastolako burrasoek. Herria 2002-10-03
Han bazkaldu ez zutenek taloak jan ahal izan zituzten, edo etxetik eraman janaria. Berria - Euskal Herria 2006-05-02
Taloarekin gaztetan bapo nazkatu zirela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 247. orr.
Talo antzeko ogi batzuk ekartzen zituztela ikusi zuen, arropetan gordeta. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 75. orr.
Asteburuetan talo-saltzen eta kontzertu-antolatzen aritzeko astirik ez zutelako. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 139. orr.
Hiri bereko biztanle batek talo handi baten tamainako hanpatua zeukan bizkarrean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.
Ogiaren ordez, artoz egindako talo gogor haiek. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 129. orr.
Burasoek prestatu talo on batzuekin, hurrupaldi bat hartuz ta ele eginez lagunen artean. Herria 2004-10-21
Oliotan bustiriko talo legamigabeak ere eskainiko ditu. Elizen arteko biblia Zen 6,15
Talo egin berriaren usainak nora jo erakusten didanean, ni baino lehenago da han nire gosearen sabel-hotsa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.
Talo opilen...: hau da, ezer gutxi, datorrenarekin alderatuta. Une hori aprobetxatu zuen Mattinek ohea talo-orearekin zikintzeko. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.
Iaz saldu zen talo kopuru bera saldua zen joan den igandean, 15:00etan. Berria - Euskal Herria 2006-05-02
Zakurrak ederki asko ikasia zuen Mikelen txabolarako bidea, han talo puskaren bat beti aurkitzen zuelako. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 71. orr.
Aratsean Arroltze moleta biperrekin eta talo gaua. Herria 2005-04-21
Igande aratsean, Getarian, talo-besta. Herria 2005-08-11
Segundo pare bateko isilunea gertatu zen, kupoi-saltzailearen talo-aurpegiak ketchup kolorea hartu bitartean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 93. orr.
Talo jate eta behar den edari mota guziekin. Herria 2001-02-22
Garagar-taloaren antzeko opilak egin eta jendaurrean giza gorotzaren gainean erreko dituzu. Elizen arteko biblia Ez 4,12
Dena txappati-rekin, hots, arto-taloen antzeko ogiarekin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 31. orr.
Hoztu egingo zaik sudur talo hori! Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 24. orr.
Etxe batzuen gerizpean atseden hartu bitartean agure batek platerkada bat talo eta gazta ekarri didanean, bizigarri gisa. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 95. orr.
Hormetatik behera esekita, eltze, tupin, padera, talo-burni, burruntzi, burruntzali, tanbolin ta kriseiluak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.
Irrist egiten huen eta ipurdia bustita aurkituko hintzen, talo-talo eginda. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 36. orr.
"Talo-talo eginda uzten zituen, aizu!", esaten zizun. «Bizia lo», 2003 - 118. orr.
talo eta edari (5); talo eta gasna (4); talo eta xingar (44); talo gaua (4); talo jate (5); talo jateko (3); talo on (6); talo on batzuekin (3); talo ta (96); talo ta xingar (90); xingar edo talo (4)