Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hildakoekiko talka horretaz hitz egin nahi dut soil-soilik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 111. orr.
Jausgailuan jauzi egiterakoan hegazkinaren egonkorgailuak belauna harrapatu eta hautsi zion, baina Sagonek ez zuen talka sentitu. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 55. orr.
Badira talka saihesteko beste era batzuk. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 112. orr.
Nire maskarak erdi itsuturik, zangotrabatu, irrist egin, eta buruarekin lubaki-hormaren aurka talka jo dut, ia konortea galtzeraino. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.
Beldurgarria izan zen talka; biak zauriturik geratu ziren. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 61. orr.
Ikara emateko moduko hotsa atera zuen talkak. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 77. orr.
Kolpean zapaldu behar izan zuen balazta, pareko autoarekin talka ekiditeko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 240. orr.
Edontziei talka eragin eta edan egin zuten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 109. orr.
Bi izarren talkak eragindako argi itsugarritik. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.
Segurtasun sistema pasibo bat asmatu eta patentatu egin du, talka gertatuz gero aktibatzen dena. Berria - Ekonomia 2004-04-07
Espazioan zerturiko topaketa espazioko talka bat da, eta talkak normalean istripuak izaten dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.
Talkaren indarrarengatik aurreko autoa ere jo zuten. Berria - Euskal Herria 2004-04-15
Egia da egon zitekeela zure itxaropenen eta nire errealitatearen arteko talka hori, isiltasunaren lanbroan bilduta gelditzen zena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 40. orr.
Horixe da jolasa: bere eskuko esanen talka bat, esaldien josi-askatze bat, esanahien elkar-urratzea eta hotsen gurutzatze atzenkorra. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.
Iritzien arteko talka horretatik egia ateratzen ahalegintzea omen da eztabaida. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.
Ez nituen ibilaldiok gorputzarekin bizitzen, nire barnean borborka eta talka bizian aritzen ziren ideia eta sentimenduekin baizik. Pako Aristi «Note book», 2005 - 17. orr.
Argi eztanda baten antzeko zerbait sentitu nuen garunean, talka aldi berean izugarri eta ezti bat. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 298. orr.
Horregatik, «bi nazioen arteko talka» egongo dela azaldu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
Zilegitasunen arteko talka saihesten saiatu zen. Berria - Harian 2005-02-02
Milaka pentsamenduak, desirak eta beldurrak talkan zebilzkion barnean: joango al zen? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 181. orr.
Izaera hauskorrekoak direnez gero, ezin da ulertu nola iraun ahal izan duten denbora eternalean, mendeetan zehar talka amaigabeek astinduta. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 65. orr.
Aireplanoa lurreratzen ari zen, boteka eta punpaka, harik eta talka luze baten ostean geratu egin zen arte. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.
Buruek erdibidean egin zuten topo, eta hain talka gogorra izan zen hura, ezen biak errebotetik lurrean eserita gelditu baitziren, buruan lurrikara bana zutela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.
Guztia ikusi nuen: erakusleihoaren kontrako talka koloreanitza, bulego barruan Sandrak eman zuen salto izutia, gazteak ibaialderantz ihesi. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 21. orr.
Kristalezko basoen talka etengabea, soinu bakar. Txillardegi «Putzu», 1999 - 201. orr.
Kontraesan zentzugabe hau aspaldiko mendeetatik datorren eliz legeen eta lege zibilen arteko talka etengabearen ondorio da. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
«Talka demokratikoa» izango dela ere zehaztu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-09-21
80 gramoko hondakin baten talka-energia nahikoa da 500 kiloko satelite bat birrintzeko. Etengabe bila ari zen egia filosofiko horrek antz handia zuen talka-harri filosofalarena. Berria - Gaiak 2006-02-17
Konturatu zen greko-pertsiar gatazka azken pasadizo bat izan zela izaera bereko eta kausalki loturiko talka-segida batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 243. orr.
Kolore zuria nabari dugula esatean, begi-niniak halako talka mota bat hartzen baitu, eta bestelako bat, beltza-eta nabaritzean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 143. orr.
Talka-autoetako pista abandonatua ikusten zen, sarreratik hurbilen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 112. orr.
Bihotzetik irtendako odol-zurrustak sortutako talka-uhinaren hondarra da eskumuturrean eta gorputzeko beste zenbait lekutan sentitzen den pultsuaren taupada. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 170. orr.
Jordan auto berriak ez du pasa talka proba. Berria - Kirola 2004-02-04
Soinuak hauteman nahi zituen, eta Angarako izotz pusken arteko talka hotsa entzutea ia besterik ez zuen lortzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 431. orr.
Zerraldo erori eta hantxe geratu zen talka-jokoko bi marren artean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 357. orr.
Bihotza goibel samar atera nintzen galeriako urreetako argi talka bortitzagatik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 358. orr.
Gurutzatze bakoitzean 20 partikula talka gertatuko dira. Buru-talka deitzen genion jolasaren oso zaleak ginen eskolako lagunak, eta Hermann eta Zezenko deitzen genion mutil kankarro bat izaten ziren beti irabazle. Berria - Gaiak 2004-09-30
Begirada gaizto bat, ukondo bortitz bat, bandera talka bat, ukabilkada despistatu bat. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 167. orr.
Azken karlistate ondotik mende hasierako urteetara ideologi talka gogorrak dira gure urietan. Berria - Kultura 2004-01-24
Pentsa baitzitekeen gehiegizko zama neuralak edo identitate-talkak areago bultzatzen zuela itsutasunerantz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.
Bola elastiko batek zuzen-zuzenean bola berdin batekin talka egiten badu, honi komunikatzen dio bere higidura osoa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 298. orr.
Beste ezin konta ahal (baina hemen alferrikako) molekula nitrogeno eta oxigenorekin talka eginez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 299. orr.
Zulo beltzek edo talka egiten duten galaxiek grabitate-uhinak sortzen dituzte eta, era horretan, haien inguruko espazioa eta denbora aldatu egiten dute. Berria - Gaiak 2004-06-25
Elkarrekin talka egiten duten bi gorputzek astindu bat eragiten dute eguratsean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 248. orr.
Motorzale batek talka egin zuen automobil baten kontra, eta oso larri eraman behar izan zuten erietxera. Berria - Euskal Herria 2004-12-26
Zerbaitek talka egin zuen autoaren mutur metalikoaren kontra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.
Bi armadek Doneztebeko hiriaren inguruan egin zuten talka, ekainaren 17an. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 48. orr.
Doi-doi mugitu zuen erratza harekin talka ez egiteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 202. orr.
Sistemaren kontra egiten duzu behin eta berriz talka, eta, beharbada, hori da zure kontsolamendu nagusia, zeren azken batean aurrez aurreko borroka zuzena beste biderik ez daukazu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.
Haren aho itxiaren paretaren kontra egin zuen talka nire eskari isilak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.
Baldar jantzita dago, elkarrekin talka egiten duten kolorezko arropez. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 185. orr.
Saiatu izan naiz, zuzenean kontra egin edo aurrez aurre talka egin beharrean, ihes egiten eta oreka gordetzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 398. orr.
Ebazpen horrek aurrez aurre egiten du talka Europako Batzordeak irailaren amaieran egindako proposamenarekin. Berria - Ekonomia 2004-10-06
Algara ozenagoak, eta berriz ere gure edalontziek talka, nire punteria penagarriaren alde. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 311. orr.
Zuen airekoei batzuetan gertaturikoa gerta lekieke saguzarrei ere: radarrak huts egin eta paretaren kontra talka. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 103. orr.
Oilar borroka, ahari talka... Berria - Kirola 2004-08-07
Ahari talka bat bezala izan da hegazkinaren kontra. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 129. orr.
Ahakarrak luze iraun lezake, baina baten batek geldiarazi du ahari-talka. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 131. orr.
Raxoi eta Zapatero ahari talkan ikusi nahi lituzketenak, berriz, Canal telebista kateko txotxongiloen arteko leiharekin ase behar izango dute, besterik ezean. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
ahari talka (3); egin zuen talka (13); egin zuten talka (4); egiten du talka (3); elkarrekin talka egiten (4); kontra talka egin (8); kontra talka egiten (5); kontrako talka (3)
talka egin (99); talka egin ondoren (5); talka egin ostean (3); talka egin zuen (20); talka eginda (6); talka eginez (6); talka egingo (4); talka egitea (3); talka egitean (13); talka egiteko (4); talka egiten (50); talka egiten badute (3); talka egiten dute (9); talka ez egiteko (3); talka proba (3)