Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nere gorputz-arimetako gogorruneak beratzeagatik edo, itsasoari kendutako uretan sartzen naiz gozoro ("talasoterapia" deitzen diote). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.
Astelehenetan, talasoterapia. Berria - Kirola 2004-05-18
Partida amaitu eta talasoterapiara joatea ohiko bihurtu da errugbi profesionalean. Berria - Kirola 2004-05-18
Azpimarratzekoa da ikastaroez gain ekitaldi desberdin batzu ere eskainiko direla kurtsoen artetik, deneri idekiak eta urririk: Miarritzeko talasoterapiaren bisita, Donibane Garazirat ateraldia, [...]. Herria 2005-06-16
Sari ederrak banatuko dira: moto bat, bidaia bat itsasontziz, asteburu bat Serge Blanco talazoterapian, apairu bat Oiartzungo Zuberoa ostatuan bi lagunentzat. Herria 2005-05-05
Institutu Onkologikoan hitzartutako zerbitzuetarako %20ko deskontua edukiko dute eta baita, zenbait talasoterapia-zentrotan. Berria - Ekonomia 2004-03-06
Partidak jokatu eta biharamunean talasoterapia zentrora joango gara, Hendaiara. Berria - Kirola 2004-05-18