Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geratzen zitzaion diruak hainbesteraino altxatzen zion bihotza, non erabaki zuen zineko takillan galdetzea Kanjak futbolari famatuaren helbidea. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 53. orr.
Ordutegia zabala da eta takillan bi ordu aholkatzen dituzte bisita egiteko. Berria - Kultura 2004-03-07
Kuartel ondoko taberna batean arropak aldatu eta takillan utzi, eta arratsaldea lagunekin ematera etorri. «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.
Takilla ireki nuelarikan ohar bat atzeman nuen, betiko gisaz atearen zirritutik sartua. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.
Eritegia areto luze argitsua da, garbitasun handia dago hemen, ontzitxoetan sarturiko lore ihartu koloretsuak ageri dira ohe ondoko takilletan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 120. orr.
Atelier guztietako takilla guztietako egutegi guztietako titiduna naiz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 258. orr.