Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tailla (corpusean taila soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian tailla agertzen da) 1 iz tailua.

Kolegioko artista ofiziala bihurtu zen Eguberriak iritsi eta bere eskuz egindako zurezko tailak ekarri zituenean: Jaiotzarako estalpe oso bat bere Haur, Guraso eta abereekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

Artearen Historia erakusten zigun fraideak taila haien laudorio bat idatzi zuen kolegioko aldizkarian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

Frisoan zimazio doriarra eta astragalo lesbiarra zizelkatu behar dira, erliebe txikiko tailarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.

2 janzkien tamainaren neurria zenbaki eta letra batez adierazten dena.

Berrogeiko taila izango zuen gerri inguruan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 278. orr.

Elizaren agintzaritzaren aurka oihukatu zuten, doako konpresak eskatu, 38 taila ez zaiela kabitzen ohartarazi.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Arras ongi eusten zion guztiak bere horri, baita D tailara igaro nintzenean ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.

-Taila berekoak gara eta.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 64. orr.

Tipo hura mutil bat zuan, mutil gazte bat, galtzen tailagatik, estiloagatik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 360. orr.

Marley-ren elastiko bat ekarri zion, hiru-lau taila handiagoa.     «Bizia lo», 2003 - 75. orr.

Izter erdirainoko blusoi zuriekin ibiltzen zen gehientsuenetan, edota behar baino hiru eta lau taila handiagoko jertseekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

3 (oinetakoetan)

Han nengoen, hortaz, XXLko txandal-jantzian eta 45 tailako zapatilatan, balantzaka.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 19. orr.

4 taila eman (zerbait egiteko) gai, gauza izan.

Izan ere, nik gutxieneko taila ematen nian gutxienez, eta arranoaren bista nian, baina hik ezta hori ere...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 106. orr.

Aukera falta izan zait, edo ez da niretzako moduko pertsonaiarik egon, edo agian ez dut tailarik emango protagonista izateko.  Berria - Harian   2005-08-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus