Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tai-txi (orobat tai-chi) 1 iz txinatar gimnastika, higidura oso geldi eta zehatzetan datzana.
-Nahi duzu tai-txi pixka bat egitea? «Kuskue tanden», 2004 - 152. orr.
Zerbitzariak tai-chi egile baten abiaduraz luzatu zuen eskuin eskuko eri zuzena, barra gibeleko ispiluaren gaineko erlojurat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.
Amodioa egiteko, adibidez, bera gainean jarri eta Tai-Txi antzeko bati ekiten zion, arreta eta maitasun guztia sexu-aldeko sentsazioetan. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 30. orr.
Tai-txi irakasle hura, Xanti. «Kuskue tanden», 2004 - 203. orr.
2 irud/hed
Tamarindoak, tai-txi isil geldoan garrasika. «Kuskue tanden», 2004 - 189. orr.