Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tagalo (orobat tagalog eta tagalogera) 1 izond Filipinetako zenbait uhartetan bizi den herri bati dagokiona.
'Adarra jotzen ari zara?' esan zuen Don Patriciok seriotasun tagaloarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 292. orr.
• 2 iz Filipinetan mintzatzen den hizkuntza indonesiarra.
Bi hizkuntza ofizialak, ingelesa eta 'tagalog' dira. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 168. orr.
Tagaloz edo alemanez kaleratuko balitz erabakia bera izango zen. Berria - Euskal Herria 2006-02-03