Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ia sustorik gabe heldu ziren Zumaiara Alexen autoan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 206. orr.
Sustoak ez zion pentsatzen uzten. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 144. orr.
Susto batean, pianoa jotzeari uzten diot. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 69. orr.
Susto batez esnatu nintzen, eta ohean eserita geratu nintzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 126. orr.
Ebakuntza-mahaiaren aurrean bertan hil zen gizajoa: sustoarekin bihotzekoak emanda. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 260. orr.
Gelditu zaiok hanka erruedapean eta, sustoarekin atzera erori duk eta, krak! orkatila hautsi zaiok. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 55. orr.
Püchl andreak, sustoa igarota, zurrut batean hustu zuen slibowitz basokada. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 18. orr.
Tren jasoaren habe baten atzean gelditu zen, sustoa pasatzen zitzaion bitartean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 512. orr.
Pasatu al zain sustoa? -esaten dit ahots nagiz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 128. orr.
Sustoa baino ez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 185. orr.
A zer sustoa! Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 34. orr.
A zer nolako sustoa, ez? Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 135. orr.
Hura sustoa! Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 251. orr.
Susto ederra hartu zuten autoa martxan jarri zenean. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 23. orr.
Susto ederra hartuko luke, horrela, Kutz doktoreak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 15. orr.
Susto ederra eta zartako batzuk ondo hartuta. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 125. orr.
Halako batean susto handia emango ziotela. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 32. orr.
Susto handiak hartzen dituzu. Berria - Kultura 2006-04-12
Susto galanta hartu omen zuten langileok. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 89. orr.
Susto makala hartu behar duena. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 31. orr.
Susto ikaragarria Xabierrentzat. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 69. orr.
Susto txiki bat hartzen du Mikelek, atzera begiratu eta Maribel ikusten du, deshabillé polit eta iradokor batez jantzirik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 165. orr.
Begirada altxatzearekin batera ezusteko sustoa hartu nuen eta besoa erretiratzerakoan ardo kopa bota nuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 94. orr.
Txirrinaren zain banengoen ere, sekulako sustoa hartu nuen jo zuenean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 82. orr.
Hasieran, inondik ere, neure buruaz beste egitera nindoala iruditu, eta berebiziko sustoa eman nion gizagaixoari. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.
Francisen atzean jarri naiz iladan eta berealdiko sustoa eman diot. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 176. orr.
-Ikaragarrizko sustoa eman diozu Malfoy jaunari. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 215. orr.
Kristoren sustoa hartu dut. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 132. orr.
Neskatoak, hau ikustean, susto aurpegia jarri zuen une batez. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 109. orr.
Susto-aurpegia dut, eta kamerari begira ari naiz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 86. orr.
Busti gabe ihes egitea ezinezkoa dela konturatzen denaren susto sentipen hori. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.
Imanolek susto-jauzia egin zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 113. orr.
-Ooooo! -esan zuen Lavenderrek bat-batean, denei sustoa emanez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 243. orr.
Buruz burukoa txapelketa garrantzitsuena da, eta ondo jokatzen badut edozeini sustoa eman diezaiokedala uste dut. Berria - Kirola 2006-04-06
A ze sustoa eman digun guztioi zakur buru zikin horrekin. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 60. orr.
Autoen abiadurak ere eman zion sustorik. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 16. orr.
· Ez zionat ezer kontatuko hire katuak ematen ematen dizkidan sustoez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 122. orr.
Haserretu egiten zen, sustoak ematen nizkiolako. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 74. orr.
Haurtzaroko beldurrak zein dira: gelako ilunpea, ahizpak mozorroa jantzita emandako sustoak, medikuaren xiringa... Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 127. orr.
Susto bat eman nahi zidan bakarrik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 109. orr.
Hagridek ere sustoa hartu zuen nonbait, karraska-hots handi bat entzun baitzen eta bizkor altxatu baitzen aulki luzexkatik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 78. orr.
Sustoa hartu zuen Matiasek; susto ziztrina, nolanahi ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 193. orr.
Sustoa hartu nuen atea ireki zuenean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.
Supituan, Angelok kolpe bat eman zidan bizkarrean eta hartu nuen sustoak ziztaden mina areagotu zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 237. orr.
Sustoa hartu zuen kanpoan, alarguna baitzegoen atean, komunaren zain. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 18. orr.
Sustoa hartuta gorantz begiratu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.
· Ai, estatistikak eskura izango banitu, zenbat susto ez genuen hartuko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 177. orr.
susto aurpegia (3); susto aurpegiarekin (3); susto batez esnatu (3); susto ederra (8); susto ederra hartu (4); susto galanta (4)
a ze sustoa (4); egundoko sustoa (3); sekulako sustoa (6); sustoa eman (10); sustoa hartu (16); sustoa hartu nuen (3); sustoa hartu zuen (9)