Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

suspertu, susper, suspertzen 1 da ad moteldurik edo indargabeturik dagoena bizkortu edo indarberritu. (norbait)

Handik laster, azal beltza erori eta bere kolorea hartu zuen haragiak, eta haurra suspertzen eta indartzen joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

Sergei zurbil samar egon zen hasieran, baina berehala suspertu zen eta betiko itxura hartu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 90. orr.

Entzuten dut, suspertzen naiz, neure onera nator.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 92. orr.

Bere egoeragatik deprimiturik egon arren [...] berehala suspertu zen gu ikustean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Bran erabat suspertuta zutitu, gorputza astindu eta abian jarri zen erbinudearen lorratzak usnatzen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 180. orr.

Mutila erne eta susperturik zegoen, antza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Suspertzeko arrosa-ura usnatzea gustatzen zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 545. orr.

Ahulduta eta dardaratsu zegoen, marranta txar batetik suspertzen ari balitz bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Gaixoalditik zertxobait susperturik, makila baten laguntzaz etxean batera eta bestera ibiltzen hasi zen indarrak berreskuratzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Suspertuta nengoen, ibiltzeko gogoz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 136. orr.

2 (zerbait)

Aski izan zaio abian jartzea nekea ahazteko, muskuluak eta artikulazioak suspertu zaizkiola ohartzeko. Ikusmena ere nabarmen suspertu zitzaion, baina lesio larria zuen, orain, erretinetan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 46. orr.

Indarrak apur bar suspertu zitzaizkionean, Asisa abiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Horrela Errusiarekiko harremanak apur bat suspertuko dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 82. orr.

Urak harria zipriztintzen du, aspalditik bilduak dituen goroldioak eta likenak bustitzen ditu, eta, orduan, suspertu egiten da ibaiaren esentzia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 49. orr.

Lantegiko apaletan jarri zuen begirada suspertu berria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

• 3 du ad (norbait)

Liztor baten ziztada batek bezala suspertu ninduen aitormenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 160. orr.

Haatik koñakak suspertu egin ninduen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 211. orr.

Ikusten, gaur goizeko mandatuek suspertu egin zaituzte.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 373. orr.

Plateren bistak eta usainek suspertu egin gintuzten.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 109. orr.

Mundua arbuiatzera bultzatu zituen eta zelibatoa gordetzera suspertu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Berri on hark suspertuta, [...] leiho puskaturantz jo nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Oihuka elkar suspertuz, zaldien saihetsetan ezproia sartuz, murrizten ari ziren gutxika-gutxika Mikel Strogoffenganainoko tartea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 237. orr.

Ezerk ezin suspertu hilda dagoena!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 142. orr.

4 (zerbait)

Berak pizten ditu loreak, uzta ere bai, nahiz gari nahiz ardo, landareak oro berak suspertzen ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

Errauts arteko su moteldua suspertu du gero ezpal batzuen laguntzaz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Eskua astindu zuen behin gehiago, mekanismoa suspertuko ote zitzaion, eta belarrira eraman zuen gero; baina orratzak ez ziren mugitu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.

Kanpoko haizeak aurki suspertu zion kordea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 202. orr.

Gure indar ahulduak suspertzeko modua izan genuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 42. orr.

Sariak ere ematen zituen, igeri grina suspertzeko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 164. orr.

Frantziskoren gorputz hilak gorputz biziak sendatzen ditu, bizirik zenean hildako arimak suspertzen zituen bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

Nahigabe-minak sendatu, beharrak osatu, andereñoak babestu, alargunen bihotza suspertu, beste inork ez du hori guztia egin ohi zaldun ibiltariek baino hobeki.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.

Neurri ederreko zakil batek behar bezala betetzen du emakumea, eta suspertu eta bizkortu egiten dio begia eta beste guztia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Honek ikaragarri aberastu zituen herri-literaturak eta herri-hezkuntza suspertu zuen. Txostenak suspertuko zion oroimena beharbada.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.

Casanovaren gorputz abailtzen hasiak suspertuko al dio emakumeari garai bateko sua?  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.

Horren ordainetan, Mendebaldeko Alemaniak eta Japoniak barne-eskaerak suspertzea onartu zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

Ekonomia industrializatuen erosahalmena aski gehituz, petrolioaren prezioaren beherakadak jarduera suspertu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 168. orr.

Merkatuak suspertu eta babestu ez ezik, merkatu berriak ustiatu eta garatzeko helburua ere izan dezakete inbertsioek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

Hark utzitako kiratsak indargea zirudien udaberriak susperturiko mendi haietan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus