Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldi berean suspentsiboa eta probidentziala den ondorio honek ahalbidetzen digu, plano narratiboa trebeki aldatuz, Raimundo Silva zuzentzailearengana itzultzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.
-Mutilak bere partida horietako bat egiten badu... -eta puntu suspentsibo haietatik eskegi zuen bere esperantzatxoa. Puntu suspentsiboak, hiru ez baizik eta kate amaigabe bat izan ziren jarraian. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 74. orr.
Eta buruaren ezker-eskuineko mugimendu batekin bete zituen puntu suspentsiboak. nik uste dut zuk hasi duzun esaldiaren berezko bukaera dela, zure puntu suspentsibo adierazgarri horien berezko bukaera, adierazgarriak baitziren. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 171. orr.
Zuzendaria isilik geratu zen, zain, "ondo" eta geroko puntu suspentsiboak entzun izan balitu bezala. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 87. orr.