Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barthesek dioenez, suspensea tresna intelektuala da, eta buruan harrapatzen gaitu. Berria - Kultura 2006-04-02
Eleberrian, ironia eta trufa anitz erabiltzen du Etxeberrik, baita suspensea ere. Berria - Kultura 2004-12-10
Zinema beltzaren ukitua eta suspense handia duela. Berria - Kultura 2004-09-23
Liburu honek ez dauka suspenserik. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 11. orr.
«Suspense psikologikotik gertuago egongo da beldurrezko zinematik baino», zuzendariak azaldu duenez. Berria - Kultura 2006-03-26
Alberto Ladronek suspentseari eusteko iaiotasuna erakutsi digu. Berria - Kultura 2006-05-02
Suspenseak soilik mantentzen zituen ehiztari nekatu haiek esna, ondoren zer gertatuko zen, zer kontatuko zuen jakin-nahiak. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 132. orr.
Monterrosok bere ipuinean, suspentsea areagotzeko, tarte zuri handi samarra utzi ondoren, egoerari ustekabeko irtenbidea eman zion. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 57. orr.
-Dena ez da suspentsea literaturan! Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 104. orr.
Nekazarien giroko suspensearen barruan sartzen da filma. Berria - Kultura 2006-04-05
«Suspensezko thriller-a», hori da lanaren definizioa. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 85. orr.
Niri suspensezko literatura ez zait gehiegi gustatzen, amaieran gertatzen dena jakiteko desirak gehiegi baldintzatzen baitu irakurketa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 248. orr.
Bere azken nobela, aldi berean hilketa baten ikerketa suspensezkoa eta hamaseigarren mendeko Mundaka ezagutzeko aukera paregabea, egundoko laudorioak ari da jasotzen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 60. orr.
Zinez mendeurreneko Frantziako itzulia antzerki parekoa da bere "suspense" delakoarekin. Herria 2003-07-24
Hau duk suspentsea, lagunak! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 311. orr.
Suspense guztia legebiltzarrak bereganatu zuen, burtsan behinik behin ustekaberik ez baitzen izan. Berria - Ekonomia 2004-12-31
Polizia eleberriak, medikuntza liburuak eta suspense eta maitasun historia hutsalak irakurtzen ditu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 310. orr.
Jainko maitea! suspense-taupada bortitza. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 79. orr.