Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontsulatutik Suprefeturara, eta handik Herriko Etxera. Berria - Euskal Herria 2006-03-19
Suprefeturan sartzeko gunean bada lekua, Ameriketako Empire State Building osoaren zartarazteko lehergailu hainaren kokatzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 57. orr.
San Espirituko zubia zeharkatu ondoren manifestazioa Suprefeturarantz abiatu zen. Berria - Euskal Herria 2004-03-13
Suprefeturan bururatu dute manifestazioa, mutxikoak dantzatzen eta garagardoak edaten. Berria - Ekonomia 2006-04-05
Suprefetura zein komisariako sarrera mozten zuten polizia hesien aitzinean zuek faxistak zarete terroristak, jo ta ke irabazi arte eta borroka da bide bakarra oihuak entzun ziren. Berria - Euskal Herria 2004-05-30
Suprefetura barnean zeuden manifestariek berehalako hitzordua eskatu zioten Suprefetari. Berria - Euskal Herria 2004-10-23
Auto-bonbaren buhakoak suprefeturako leihoak purifikatu zituen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 62. orr.
Baionako suprefeturako idazkari nagusiak ez zuen iritzirik eman, baina gutuna Justizia ministroaren eskuetara igorriko duela hitz eman zuen. Berria - Euskal Herria 2004-06-25
baionako suprefetura (3); suprefetura aitzinean (5); suprefetura aitzinera (3)
baionako suprefeturan (14); suprefeturan izan dira (3)
baionako suprefeturaren (5); baionako suprefeturaren aitzinean (3); suprefeturaren aitzinean (4)