Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

supermerkatu (orobat super merkatu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian supermerkatu agertzen da) 1 iz norberak hartzen eta irteerako kutxan pagatzen dituen janari produktu eta bestelako salgaiez hornitua dagoen saltegi handia.

Lehen soroak ziren hartan supermerkatu eta gasolindegiak landatu dituzte, eta etxebizitza geometrikoek eten dute hodeiertza.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 25. orr.

Ercoreca supermerkatuak, Bizkaian txikizkakoen banaketan lidergoa duen kateak, Ceal supermerkatuak erosiko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-12-04

Bide ertzeko supermerkatu batean geratzen gara garagardoa erostera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 95. orr.

Luis supermerkatuan erositako gauza batzuk hozkailuan sartzen ari da.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 44. orr.

Jakin zen, dena jakiten baitzen herrian, supermerkatuan alkohol ebasten harrapatua izan zela behin, bietan eta anitzetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.

Azkenean topatu dugu supermerkatu bat edredoia erosteko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 93. orr.

Bakoitzak bere burua Ameriketan ikusten zuen; aita, kazetari, ama supermerkatu baten arduradun, [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 66. orr.

Supermerkatuko gasnategian nengoen zerbitzari anderearen aiduru.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

Iazko urtean arrantzatutako baleen okela «supermerkatuetako hozkailuetan dago oraindik».  Berria - Gaiak   2004-05-09

Lanbide ezberdinak: garbitzaile, supermerkatuko kutxazain, telefono bidezko salmentak...  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 96. orr.

New Yorkeko asmakuntza dira deliak; erdi supermerkatu eta erdi taberna, urteko 365 egunetan eta 24 orduz irekita dauden lokal bereziak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 56. orr.

Saltegi eta supermerkatuetara hurbildu den jendea gomit zen bere erosketak egin-eta zerbaiten uztera "Banque Alimentaire" kutxan.  Herria   2002-12-05

Gaurkoan supermerkatu batetik deitzen dizut, Grand Canyonerako bidean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 198. orr.

Gure tenplo modernootan joan-etorri handienekoa supermerkatua dugu.  Berria - Kultura   2004-07-11

Supermerkatua itxi eta saltegi txikiak ireki behar ote dira?  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

· Kontsumoa emendatu da joan den udan hemen gaindiko super eta "hyper" merkatuetan.  Herria   2003-03-20

2 (izenondoekin)

Auzoko emakumeek asteburuko erosketa hiriguneko supermerkatu handietan egiten zuten.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 58. orr.

Supermerkatu erraldoi bat ireki dute eta egunkari guztiek dakarte albistea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 34. orr.

Supermerkatu publikoetan apalak ez dira behar bezain azkar betetzen, hondatutako makinak konpontzeko itxaron egin behar da eta ezin dira langile berriak nolanahi hartu, erabaki guztiak Gobernuarekin kontsultatu behar baitira eta burokraziak luzatu egiten ditu gauzak.  Berria - Gaiak   2004-02-18

Euskalduna eta kolono kuxkuxeroa, zaharra eta gaztea, behartsua eta aberatsa, saltzailea eta tratulanta, benetako kulturgilea eta erakunde-zorria, traidorea eta labeldun abertzalea, tribu azoka eta supermerkatu globalizatua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 37. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

WWFk eta COOP supermerkatu kate suitzarra soja alearen ekoizpen iraunkorrerako irizpideak zehazten ari dira.  Berria - Gaiak   2004-09-04

Sektore ekonomiko guztietako enpresak: [...] publizitate agentziak, argitaletxeak, inprentak, Internet zerbitzuak, Milan futbol taldea eta volleyball zein hockey taldeak, finantza zerbitzuak, aseguru etxeak, supermerkatu kateak eta saltegi kateak.  Berria - Harian   2006-04-09

Supermerkatu atarietan borrokak entseatzen genituen, eta, askotan, jendeari guztia antzezpen bat zela azaldu beharrean gertatzen ginen», gogoratu zuen.  Berria - Kultura   2004-09-25

4 irud/hed

Posible da geroxeago zer edo zer gehiago harrapatzera joatea kale eta tabernetako supermerkatu itzelera, hauts bihurtutako hegalak, beharbada.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

supermerkatura joan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus