Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
_superestatu (corpusean _super-estatu eta _superrestatu soilik) iz adkor estatu erraldoi zentralizatua.
Hobbes filosofoak aipatutako super-estatu tiranikoa. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 154. orr.
«Super-estatu europar bateko probintzia ez izateko, bozkatu ez!», zioen sozialisten kanpainak. Alvarezen aburuz, [Europan] «superrestatu bat eraiki nahi dute». Berria - Harian 2005-06-02
Estatu asko Europa zentralizatu eta super-estatu bihurtzearen aldekoak dira; beste batzuk, deszentralizazio gehiago eskatzen dute. Berria - Harian 2005-06-07