Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta zuzen ibili nintzen, izan ere, horrela hainbat egun igaro ostean, nire lagunak larrutu, sukaldatu, eta jan egin baitzituzten. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 195. orr.
Etxe honetan sukaldatzen dudan azken aldia dun eta, nork jakin, beharbada ene bizitzan sukaldatzen dudan azken aldia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.
Hortik aurrera, eskobatzea, sukaldatzea, arropa garbitzea eta haurrak edoskitzea, horra bere bizitza zertara laburbilduko zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 116. orr.
Sukaldatzeko erabiltzen diren tresnak ondo garbitu, eta sukaldeko zapiak sarri aldatu. Berria - Harian 2005-08-06
Zuhaitzak moztu behar dituzte sukaldatzeko egur ikatza egin ahal izateko. Berria - Mundua 2004-09-23
Edozein kasutan, txoritxo horrek ohartarazi digu Moncloako sukaldariak behar bezala moldatzen ari direla inkestaren emaitzen taula, Aznarren erara sukaldatutako datu-entsalada helarazteko. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Sukaldatutako datuekin denak kontent. Berria - Euskal Herria 2004-03-04