Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sujet (orobat suiet g.er.) 1 iz mendeko pertsona; (gutxiesgarria) pertsona.

Printzeak kontuan izaten ditu sujetak, eta sujetek printzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 125. orr.

Inperioko sujet guztiek, esklaboen gisan, ez daukate irteterik, ez beren ondasunak ateratzerik ere, baimenik gabe. zenbat eta pobreago sujetak, hainbat ugariago familiak; zenbat eta zergaz zamatuago, hainbat eta errazago ordainbidea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 85. orr.

Batzuetan leialtasun zina eginarazten zieten sujet guztiei, baina zin horrek ez zuen zerikusirik gerora ezarri ziren omenaldiekin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 348. orr.

Zeruaren begiko kezka sagaratua da berorren maiestatearen eskutik bizi eta elikatzen diren mila eta milaka sujeten segurtasuna bermatzea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 142. orr.

Ez zuen nahi alabaina jendek asma zezaten Aita Sainduak fagoratu nahi zuela Frantziako erregea haren bi sujet hautatuz, zu Jaun Handia baino gehiago.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 193. orr.

Lüküzeko kondeak sujet beldurgarria hartua zuen bere gizonen kapitain: Bernard Etxeto.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.

Proposatzen ziotenak ez zeukan errekisarekin zer ikusirik; ez zen ejerzitoa egiten jabe, baizik eta halako sujet partikular bat, Carlos Degrela Villabaso.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.

2 pastoraletan, rol nagusia jokatzen duen antzezlea.

Pertsonaia nagusia emakumea denez, sujeta ere halakoa izango da: Joelle Hüstü.  Berria - Kultura   2006-03-21

Pastoral hartako sujeta izan zena, Jean-Yves Constantin Etxebarne, lehen perediküaren emaile izango da aurtengoan.  Berria - Kultura   2006-03-21

Jojo Malharin 42 urteko mauletarra izango da Zuberoako hiriburuak aurten taularatuko duen Antso Handia pastoraleko sujeta.  Berria - Kultura   2004-02-10

Joelle Hüstü sujetari dagokionez, aingürü izan zen Santa Kruz trajerian.  Berria - Kultura   2006-03-21

Beste bi aldiz ere "sujet" izan da "Le comte de Trévilles" eta "Sabino Arana Goiri" pastoraletan.  Herria   2004-03-11

3 eztabaidetan, literatur lanetan, gertakizunetan eta kidekoetan, gaia.

Beraren jardunaren sujeta ni neu nintzela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 220. orr.

Miarritzen, "Idazketa eta lurraldea" sujetaz sola statzeko egin izan den elkarretaratze batean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 10. orr.

Ipuin horren sujeta zein den epigrafeak adierazten digu nabarmen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.

Sujet zabala hain segur, eta beharbada arraposturik gabea ororen buru.  Herria   2001-06-21

Sujet hauta Koldo Ameztoyentzat.  Herria   2005-09-29

Baina halako artista batek nekez mugatuko zuen bere burua gai edo sujet bakarrera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Sujet zabala hain segur, eta beharbada arraposturik gabea ororen buru.  Herria   2001-06-21

Egun batean sujet hari buruzko solasa aditu bainien gordeka eta ezkutuka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 41. orr.

Sujet horren karietara deus berririk ezin erran ere nizuke, arrunt gogoetagarria zaidan gertakari bat agitu ez balitz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sujet horren karietara (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus