Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Banaketak berak sortzen duen ezinegona hainbestekoa izaten da, non aiton-amonek eragin eskasa izaten duten seme-alabengan, edo suhi eta errainengan. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Suhia eta amaginarreba batzuetan ez dira horren ongi konpontzen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 159. orr.
Andre Venancia bere alabarekin eta suhiarekin bizi zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.
Zalantza zuen "zuen seme-alabak" ala "zuen alabak eta suhiak" jarri behar ote zuen ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 347. orr.
Emazteari, alaba eta suhiari, gure doluminak. Herria 2003-04-17
Bere senarra Benitori, seme-alaberi, erren, suhi eta familiako guzieri, gure dolumin biziak. Herria 2005-06-30
Nahiago nikek alaba emaztetzat hartuko bahu eta nire suhi bihurtuko bahintz! Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 37. orr.
Neba-arrebak, aita-amaginarrebak eta suhi-errainak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 270. orr.
Ez dakit zer etorri zen lehenengo: gerenteorde izendapena edo monsieur Dûpaquier nagusiaren suhi bihurtzea, kontua da gure birraitonak ardura handiak zituela negozioan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 142. orr.
Ailegatu zen momentu bat etxean familiako beste bat banintz bezala tratatzen nindutena, alabaren senargaia banintz bezala, suhi-beharra, ez dakit. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 119. orr.