Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Honelakoak dira, lehenik, basalto-harriak, kolpeei atzera eragiten ohituak, suharri gotorra eta burdina sendoaren indarra eta ate orpoetan kirrinkatzen den brontzea. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 123. orr.
Ezten bat dakar berekin, haren bidez zu hiltzeko, eta suharri bat, harekin gaztelu honi su emateko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1050. orr.
Esan dute inoiz, hilobi megalitikoetan ageri diren sukarri eta tximistarri handien forma, intsusaren hosto luzearena dela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.
Sukarriak Vicálvarotik, hareharria eta marmolak Noveldatik, granitoa Berrocal eta Villalbatik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 164. orr.
Tenpluaren garbikuntza egin ondoren, beste aldare bat eraiki zuten eta suharriz sua pizturik, sakrifizioa eskaini zuten. Elizen arteko biblia 2 M 10,3
Defentsarako, ezkutua, eta, erasorako, sable gakoa, ganibet luzea eta suharriaz pizten zen fusila, zelatik zintzilik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.
Egin suharrizko aiztoak, israeldarrak bigarren aldiz erdaintzeko. Elizen arteko biblia Jos 5,2