Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gehienetan sugestio hutsez hartzen ditugu antzak, esaterako, bi gizon aita-semeak direla dakigunean, alegia, aldez aurretiko informazioak eraginak izaten direla analogia asko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 238. orr.
Denok nahi genuen haxixak jotzea, obsesio bakarra zen ia, eta, ez dakit sujestioaren ala txotxolokeriaren erruz, benetan eragiten ez zuen efektua sentitzera iristen ziren batzuk, baita haxixaren ordez starlux pusketa bat eman bazioten ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 107. orr.
Agian sugestioaren pean nago: hilabete osoa daramat "Chavez" izena entzun eta entzun; nazio osoaren kezkak izen horren inguruan dabiltza. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 129. orr.
Raimundo Silvari absurdua iruditzen zaio igogailuan bere aita zenaz gogoratzea, noiz eta sujestio erotiko horiek eraso egin diotenean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 197. orr.
Magnetismo, hipnosi, sugestio eta nik al dakit zer, deitu diote ahalmen horri. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 331. orr.
Parent doktorearekin, oso aditua bera nerbioetako gaixotasunetan eta gaur egun hipnotismo eta sugestiozko esperimentuak egiteko bide ematen duten gertaera berezietan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 316. orr.
Kasu askotan, zorionbide batzuk halabehar hutsezkoak zirela jakiteak gutxiagotu egingo zuen haien indarra; eragozpen hori saihesteko, Konpainiako agenteak sugestioz eta magiaz baliatzen ziren. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.
Gogoan al duzu gaur goizean bost mila libera eskatzera etortzeko agindu zizula, eta orain sugestio hari obeditzen ari zarela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 321. orr.
Portaeraren nahasmendu arinak, sexu arazoak eta aberrazioak, sugestio eta hipnosi kontuak, nerbio-sistema zentrala, mugimenduzko moldaeran eta moldaera intelektualean defizitak, kriminalitatea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 50. orr.
Edozein galdetzailek badaki, norbait urduri, larri eta bere onetik aterata egonez gero, sentiberatasun handia erakusten duela edozein sugestioren aurrean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 238. orr.