Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sugegorriak ez du erruten gainerako sugeek bezala eta kumeak bizirik jaiotzen dira. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 221. orr.
Pozoia dute, sugegorriek bezala. - 0. orr.
Sugegorriaren pozoia zen xurgatzen zuena, biperaren miztoak bezala hilko du. Elizen arteko biblia Jb 20,16
Sugeak bezain mihi zorrotza dute, sugegorriaren pozoia ezpainetan. Elizen arteko biblia Sal 140,4
Sugegorri edo kobrarik pozoitsuenek ere bizitzea merezi dute. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 24. orr.
Ez genuen sekula usteko gure alaba sugegorrien habia batera bidaltzen ari ginela. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.
Nehork ez du mortu haietara hurbildu nahi ere, herensugez, suge gorriz eta eskorpionez estalia baita. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 72. orr.
Grazia egiten digute guri baserritar bakaladeroek [...] poz hartzen ere bertsoa aditu baino suge gorria ikustea nahiago duen erdara gutxiko jendearekin. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.
Sugegorria sortuko da sugetik, eta herensuge hegalaria sugegorritik. Elizen arteko biblia Is 14,29
Ikusten ez duen sugegorriaren beldurrez bizi da beti artzaina, bazterren batetik noiz agertuko zain. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 88. orr.
Bularreko haurra suge-zuloetan jolastuko da, sugegorri-habian sartuko du eskua. Haien eztarria hilobi zabaldua, haien mihian azpikeria, haien ezpainetan sugegorri-pozoia. Elizen arteko biblia Is 11,8
· Hannak itzuli zidan funtsezkoena, hots, ez zela gurutze-sugegorria izan, aspis sugegorria baizik (Aspisviper). Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 196. orr.
Horixe ulertzen niela dena sugegorri haiei! Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 60. orr.
Pisukide izan nituen hiru sugegorri anemiko telebistazaleek nahiz Itziar negarti nekaezinak ere ez zidaten batere inbidiarik sentiarazten. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 109. orr.
Baina zertan nabil ni hirekin hizketan, sugegorriekin traturik ez badut? Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 130. orr.
Pirouette kalera itzuli zen, "hiru sugegorri horiek" akabatzea ere ez zuela merezi buruan zerabilela, urkatzeko sokak haiek baino gehiago balio baitzuen. Sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.
Fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
-Sugegorriak gu? -ia jauzi egin zuen Anak aulkian, -Bai, bai; sugegorriak zuek biak. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 56. orr.
San Joanek dioenez, fariseuak dira, sugegorri arrazakoak, nahiz eta berek uste izan Abrahamen jatorrikoak direla. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 119. orr.
Nik pausoa eman behar nuen tokian, sugegorri kume bat zegoen. Sugeok, sugegorrikumeok! nola egingo diozue ihes infernuko zigorrari? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.