Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezpain mardul askoak ageri bai, han-hemenka, baina lepoek sugandilaren larru zimurtua zekarkizuten gogora. isatsa Errotik moztutako sugandila bat bezala sentitu nintzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.
Hormetan sugandilak zulotik zulora. «Bizia lo», 2003 - 133. orr.
Neska ilegorria beldurturik ezkutatzen zen agertzen nintzenean, sugandilaren moduan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 117. orr.
Hantxe ibili nintzen kamerarekin batera eta bestera, baina ezer apartekorik aurkitu gabe, sugandila edo hondarretako armiarma asaldagarri samarren bat edo beste izan ezik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.
Hiru lagunek auzotik gorako bidea hartu dute, zezen-plaza aldera, sugandilak harrapatzera. «Bizia lo», 2003 - 58. orr.
Haizea, hondarretako xaguen kurrixkak [...] eta sugandilaren bat edo besteren firrindarak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.
Sugandila hori-berdeak, sugandila marroiak, bestelako sugandilak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 143. orr.
Sugandilen aberria eguzkia da. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 76. orr.
Bizirik daude [iguanak], geldi-geldi, norbaitek ukitzen dituen arte, beren sugandila-ahoak lasto-hariz ongi estekatuak, oso ausikitzaileak omen baitira. Haren kokospeko sugandila-larmintza, haren baldokietako ximurrak, haren begiak, nekatuak ez, izutuak soilik, behinola baino ederragoak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.
Australian basomutil ibili nintzenean bertako aborigen tribu batekoei ikasitako teknika berezi bati esker, zeinari zor baitzioten Australia osoan ezagun egin zen izena: sugandila-gizonak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 43. orr.