Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sugai (orobat sukai; Euskaltzaindiaren Hiztegian sugai agertzen da) iz su egiteko erabiltzen den gaia; erregaia.

Furnegoa bagenuen, baina sugairik ez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 109. orr.

Erromako tenploetako sua, Zeus nahiz Jupiterren aldareetan, haritz sugaiaz piztua zen beti.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 236. orr.

Karea egosteko ere, karobia sutzerakoan, otea nahi izaten omen zuten garai bateko aitona zaharrek, sukairik hoberenetakoa zelakotz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

Eskualdeko zuzendaritzak Joantto Ithurbideren gain utzi zuen armadari helaraziko zitzaizkion arma, janari, jantzi bero eta sugaien eskuratzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 177. orr.

Norland inguruan, sua pizteko toki seinalatuak bidegurutzeak dira: sugaitarako, berriz, 9 egur mota ezberdin hautatuak dituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus