Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru buru zituen; hiru begi-pare biribil, ero-itxurakoak; hiru sudur, bihurrika eta usnaka haien aldera; hiru aho lerdetsu, letagin horixketatik zintzilika hari lingirdatsuetan listua zeriela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 146. orr.
Bakean utziko dugu -esan zuen emakumeak sudurra zimurtuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.
Burua burdin sarearen kontra jartzen nuen beti, eta beti sudurra zikinduta alde egiten nuen. Berria - Harian 2005-02-03
ik beherago 22. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Esan eeeee eta hartu arnasa lasai sudurretik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 72. orr.
Sudurreko ezkerreko zuloa estali du, arnasa hartuz, gogorki; eskumakoa garbitu kanpotik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.
Sudurreko kirurgia endoskopikoa egiten ari garenean, esaterako, oso erabilgarriak eta lagungarriak dira. Berria - Gaiak 2004-10-15
Sakon hartu du arnasa eta sudurretik atera du, mantso. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 40. orr.
Sudurra estutzen nuen, hartan ez itotzeko. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 107. orr.
Sudurra estutu zuen Léak, barrez ez lehertzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 296. orr.
Sudurretik muki tanta zeriola, hozminduta musua, motel hitz egiten zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.
Odola isuri zitzaion sudurretik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 181. orr.
Odolak sudurretik beheiti egiten zidan, ordea, eta haren dasta gaziak mingaina trabatzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.
Jaka eta galtza gorriak soinean, betaurrekoak sudur gainean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.
Neville aieneka ari zen, zaldarrak sudurrean ere agertu zitzaizkion eta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 128. orr.
Entzuten ari zen kontakizunak adierazpen-olatuak igortzen zizkion etengabe aurpegira, sudur, begi eta ezpain ertzetatik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.
Gero, arnasa sendo hartu, eta sudur-ahoak itxi zituen, kiratsa barnera ez zekion. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Sudur-eztarriak itxi-itxi eginda. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 26. orr.
On Garri Cooper-en Oesteko filmak gogoratuz zapiaz estali nituen aho-sudurrak. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 79. orr.
Uztaiak dauzka belarri bekain sudur ezpainetan. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 19. orr.
Honela joaten zen, apal, sudurra gorri, serio. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 198. orr.
Sudurra zintzatu eta pentsatzen hasi zen, bera hara joanarazi zuen bigarren kontuari nola heldu. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 311. orr.
Ikatz-kealdi bat sudurrera etorri zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.
Liburua txikia zen [...] eta sudurra haren orrien artean sartuta arnasa hartzean halako mindu-usain bat hartzen zitzaion. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 18. orr.
Zertan aritu behar dute nagusiek gure gaietan sudurra sartzen? Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 256. orr.
Gisa horretako nahasteetan sudurra sartzeak ez baitakar atarramentu onik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.
Ene sudurra eri duk, ez dik zerri kaka eta pixa usainik baizik hartzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 176. orr.
Sudurrean eman nion. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 74. orr.
Orriak zabaldu zituen, eta hantxe gelditu zen, sudur eta mutur. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 35. orr.
Hantxe lotu nintzen, Basurtokoak nirekin zer nahi ote zuen, sudur eta mutur. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 229. orr.
Begi argiak ditu, eta sudur txiki eta harroxkoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 317. orr.
Sudur handia eta ezpain lodiak zituen, eta zakar samarra ematen zuen lehen begiratuan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.
Sudur handi-handia, judu peto-petoa, eta gorri-gorria. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 27. orr.
Cadinek bere sudur arrosa irekitzen zuen kateme baten sentsualitatearekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.
Emakume argala zen, zimur mingotsak, esku nekatuak, begi marroi eder izandakoen arrastoak, eta sudur harroa zituena. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 134. orr.
Nexka aurpegia zuen, ile iluna motots batean bilduta, sudur motza, eta zulotxoak zituen masailetan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 67. orr.
Zapatazar handiak, sudur motz gorria. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.
Haren sudur zorrotza, haren masail urdinak, haren irribarrea. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 166. orr.
Altzairuzko begiak, sudur fin okerra eta oliba-koloreko larruazala zeuzkan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.
Sudur okerreko gizon musu zuri bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 192. orr.
Begira, begira nolako sudur greko polita duen! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.
Garaia, argala eta baldar samarra zen, oreztaz betea, esku eta hanka handikoa eta sudur luzekoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 87. orr.
Ile beltz koipetsu, sudur gakodun eta azal horixkako maisu batekin ari zen hizketan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 116. orr.
Ordurako argi horixka batek argitzen zizkion bekoki soildua eta sudur kakoa. ik beherago 10. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.
Sudur estu baina kakoa, begi distiratsu eta begirada umela. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 73. orr.
Ellenek lepo labur eta sudur zapaleko gizon baten esku handiari oratu zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 303. orr.
Mutil txikia, lupa itxurako betaurreko lodiak daramatzana sudur motz eta zabalaren gainean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 53. orr.
-Sudur ezin barregarriagoa du -esan zuen neskak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 36. orr.
Bere sudur punta-luzeaz sakon arnasa hartuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 220. orr.
Gizon txikitxoa zen, batere ilerik gabeko buru estua, aurpegi luzea, sudur punta-zorrotza [...] zituena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.
Betaurrekoak etengabe irristatzen zitzaizkion sudur izerdituaren puntara. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.
Adi-adi entzun zuen, ehun urte balitu bezala, burua alboraturik eta betaurrekoak sudur handituaren gainean dardarka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 84. orr.
Haren hatz erakuslea nire sudur puztuaren parean luzatu zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.
"Istripu domestiko" bati egotzi nion neure sudur hanpatua, jakin-minez hurbildu zitzaidan orori erantzun beharrekoetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.
Sudurra kakotu samarra eta egiptoar itxurakoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.
Sudur gakotua zeukan eta, gainean, ile liso beltzaren mataza bat erakusten zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 154. orr.
Sudur izutu bat ikusten dudan lehenbiziko aldia duk, bururatu zitzaidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.
Sarritan burukomin handiz, sudur beteetatik odolustela bar-bar zerion. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.
Hazpegi zakarrak zituen; sudur-hegal zabalak, aho luzanga. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 81. orr.
Harrera zerbitzukoa sudur hegalak harrotuz usainka ikusi bainuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 165. orr.
Bekainak zimurtzen zituen, sudur hegalak zabaltzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.
Ogi egin berriaren urrinak sudur mazelak kilikatu zizkion eta gosea nabaritu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.
Bere hortzekin nire sudur hezurrean jo eta zauri bat egin zidan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 31. orr.
Buruaren atzealdean, motots zuria saretxo batean bildua; betaurrekoak, sudur-zubia baino dezentez beherago jarriak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 115. orr.
Kalera irten bezain laster, udaberriko aire hezeak inguratu zuen, eta sudur azpia hezetu zitzaion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 42. orr.
Franciek azkar begiztatu zizkion sudur-poroetatik zerizkion izerdi-tanta txikiak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.
Sudur-bideetako usaimen-ataletako barne-estaldura hezean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.
Sinuetatik jariakin bat isurtzen da sudur-hobietara, horiek heze egon daitezen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.
Sudur kanalak, hura zeharkatzen duten aho-dardaren erresonatzaile gisa balio du soilik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.
Arnasgorako aireak eta sudur-mukosak 30-32 gradu inguru iritsi arte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.
Sudur barrunbea organo erabat geldia da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.
Errezeptore horiek dituzten zelulak, berriz, sudur epitelioaren goiko aldean daudela zehaztu zuten. Berria - Gaiak 2004-10-05
Moko baten formako sudur-estalkiaren gainean, berriz, Begi Zitalak distiratzen zuen, gorriz pintaturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 233. orr.
Telefonoaren beste aldetik, sudur-hotsa iristen zait. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 92. orr.
Sudur-ahots pixka batez hitz egiten zuen, gozo-gozo beti. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 144. orr.
Frantsesez, totelka eta sudur-mintzoz hitz egiten dute; ingelesez, berriz, txorien doinua antzeratzen dute. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.
Aho artikulazioa, laringearen dardara eta sudur erresonantzia. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.
Ez zirudien, ez, mafrundia edo sudur-jarioa harrapatzeko beldur zirenik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.
Arnasestua, sudur ziztua eta ostikoen hotsa besterik ez zen entzuten. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.
Behingoan lokartu ziren biak, sekulako zurrungak eginez, zeinei sudur-txistuka erantzuten baitzien nagusi jaunak aldameneko gelatik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 226. orr.
Bi urte lehenago bezain segaila zegoen, eta ez zitzaion txipitua sudur-kako handia. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 245. orr.
Bixtan da ez dela holako sudur-sartzea amerikaren gostukoa. Herria 2004-02-26
Istorio kontalari sudur-harro bat bere istorioetan galdua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.
Neska ile-horail, sudur-fin, ezpain-zabal hura, nire saihetsean kokorikatu zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.
Alberto ile-horia zen, sudur-luzea eta motz eta zapala zuen kokotsa. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 115. orr.
Gizon mehea, urduria, aurpegi-argala, sudur-zorrotza. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.
Ttikia, meharra, sudur-zorrotza, bere lastozko kapeluarekin. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.
Sudur-luzeok gara orain susmagarri nagusi. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 84. orr.
Viktor Manuel erregea hegoalderantz joan zen laster, bere zaldun sudur-moztaileekin lur askatuetan barrena. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 151. orr.
· Emakume gatibu batzuek, Kremonako gizonek krudeltasun ankerrez sudur-moztuak, arren eskatu eta jarraitu egin zieten. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 79. orr.
Detektagailu bikaina da giza sudurra, oso motz geratzen bada ere sentikortasunean animalia eta intsektu askorekin konparatuz gero. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 129. orr.
Pailazo sudur bat, ileorde gorri bat gogoratzea, goiz bat zirkoan igarotzeko aukera izatea nahikoa, [...]. Lola botoitzarrekiko beroki beltz estua jantzita, bitxi-orratza paparrean, arrano-sudur kakoak airea ebakitzen zuela. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 12. orr.
Zona urbanizatuetan ere txakurrak sudurra erabiltzen du bide beretik beraren zein kide igaro den jakiteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.
Txakurraren sudurra ez da gurea baino askoz handiagoa, baina haren mukosa sentikorra oso izurtua eta tolestua da, eta horrek ahalbidetzen dio leku txikian azalera handia hartzea. Han-hemenka basiliskoaren sudur ezkatatsuari mokoka. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.
Izerditan irrintzika eta sudur ziztuka zaldiak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.
Laster Katherinek bertan behera utzi zuen bere farfailgin-lanbidea: zeren atso sudur-gorria Inozenteen hezurtegian usteltzen ari baitzen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.
Valcornejako Enrique sudurgorria eta antzeko piztia higuingarriak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 89. orr.
Behin kalean erakutsi zidan, Re Umberto hiribidean; ttikia zen, sudur-gorria. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 167. orr.
Gizon lodi, ilebeltz, sudurmotza, emakume argal, ilehori eta sudurrandi baten ondoan, ezagun du konfiantzarik ez duela, ez bere gorpuzkeran ez bere sudurraren forman. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 283. orr.
Doña Pitusa andre zahartxo txiki bat zen, sudur-kakoa, oso begi biziak zituena, eta ahoa isurbide bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.
Hormatik, Bagration sudur-kakoak ikusmin handiz begiratzen zion eskatu-eskaini hari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 158. orr.
Argi mingarritik babesturik, gizon bat ikusi zuen; sudur kakoa eta ezpain-lodia bera, luzea eta argala era berean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.
Platerok [...] uretan sartu, xaboia kendu eta xukaderan utzi, mutil judu sudur luzeak lehortu ditzan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.
Memorian bizi-bizia du hango nagusi sudur-luzearen irudia. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 170. orr.
Autorat berriz igaiterat nindoalarik, gizon handi sudur-luze bat hurbiltzen zait. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 44. orr.
-Tira, nola deitzen diozue zuek plater honi? -galdetu zion sudur luzeak ondoko neskari, haren lekurantz makurtuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.
Sudur luzeari aurpegi gorria more jarri zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.
· irud/hed Ate sendo batek eta gimnasioan hezi eta hazitako bi tipo ikaragarrik galarazten zieten sarrera sudurluzeei. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.
Kamioz ttapa ttapa honuntz datorren laborari xahar sudurmako bati. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 91. orr.
Dardarka zeuzkan ezpainak eta sudur-mintzak, une hartan hildakoren bat pizten ikusi izan balu baino beldurtuago. Gero hatzak eraman zituen sudur-mintzetara, eta hazia jakinminez usaindu zuelarik, irribarre egin zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 193. orr.
Isiltasuna genuen usain gozo eta sarkorreko landareen basoa, beti berri eta beti garbi, sudur mintzen kilikari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 291. orr.
Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.
· Sudur-mintzetatik eraztunez lotutako txekor gazteak indar guztiak galtzen dituen antzera, [...]. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.
Gizon lodi, ilebeltz, sudurmotz bat emakume lodi, ilebeltz, sudurmotz baten ondoan ikusten? Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 283. orr.
Zer gertatzen da?, galdetu nahi nioke esfinge sudurmotzari. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 115. orr.
Gizon zintzoa eta aberatsa dun Ixtaber hori, egia, baina nola zapatagilea den eta sudur-motza eta bizitza osoan larruarekin ibilia, ikaragarrizko kiratsa botatzen din. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.
-Behin batean Pernando aprendiz omen zegoen Ixtaber Tolosako Sudur-motza zenaren zapata-dendan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.
Bazen, era berean, benta hartan, Asturias aldeko neska motz bat: aurpegi-zabala, lepondo-ordeka, sudur-motza, begi bat oker eta bestea ez oso xuxen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.
Ez zen sekulan bueltatu, Ixtaber Sudur-motzari hil-usaina zeriola esaten baitzuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.
Aurpegi-zabal, sudur-motz bat, arrunt lausoa iduri. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.
Bellek, ordea, sudurmotz marraztu zuen Woolf. Berria - Kultura 2004-04-06
Zornotza igaro eta kilometro batzuetara kirats nardagarria heldu zitzaion sudurmuinetara. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 250. orr.
Bob James, herrixkako sagu-liluratzaile sudur-okerra. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.
Erortzear dagoen txabolatxo bat, eta atso zahar-zahar txiki-txiki bat, sudurrokerra. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.
Halaz guztiz, Petrolini arbuiatzen segitzen zuen, kontu egiten zuelako antzezlana egiteko sudurrordea jarri eta ilea ur oxigenatuarekin horitu beharra zuela. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 76. orr.
Sudur orde kartoinezko orde bat eman zioten eta ez erortzeko, begi lagun erdoildu bat zuen, zurkaitz lagun. Herria 2005-02-03
Zapia jartzen zioten bitartean, barre eta barre egiten zuen Mariak, eta sudur puntak ia kokotsa ukitzen zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 152. orr.
Holyoke balantzaka zebilen atean eta kapela garaia sudur-punta distiratsurantz okertua zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 60. orr.
Amak heldu egin zion eta sudur-punta igurzten hasi zitzaion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 89. orr.
Aterki sendoa haizearen aurka babesteko ahaleginetan, berokia sudur puntaraino lotuta... Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 120. orr.
Bat-batean, ikasmahaiko graffitiak ikusi nituen neure sudur puntan bertan. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.
Orduan ez nuen ezer egiten eta sudur puntan jartzen zitzaidana egiten nuen egun guztian, eskolara joan gabe. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.
Inguruan inor edukitzen ez nuenez Lucy eskolatik itzultzen zen arte, sudur puntan jartzen zitzaidana egiten nuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 310. orr.
Izan ere, denok eduki gaitu inoiz txundituta, leihoko beiran suturpuntta xanpa-xanpa eginda, edur-maluten jaitsiera baldar eta balantzazko horrek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.
Etxekoandrea sartu zen gelan, gazte, sudur-zapal, zurbil, argal, moztaka, gustu onez jantzirik, Petersburgeko damak bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.
Txato deitzen duguna benaz sudur-zapala ote den. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 58. orr.
Gizena eta titi-haundia Ceres bera da Bakorekin, sudurzapala Silena, Satira emea, ezpaintsua musu-lorea. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.
Sudurzapia atera eta mukiak kendu dituk. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.
-B-b-barkatu -esan zion Hagridek negar-muzinka, motadun sudur-zapi handi bat atera eta aurpegia han ezkutatuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 20. orr.
Horra iritsirik, malko bat xukatu zuen sudur-zapiaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.
Zamau baten tamainako sudur-zapiaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 179. orr.
Hagrid jiratu eta bere etxolara abiatu zen presaka, aurpegia sudur-zapiaz estalita zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 238. orr.
Ez nuen izan ukatzerik bere sudur zapia erabil zezan, muturrean estutuz odoljarioari eusteko Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 384. orr.
Gizon mehea, urduria, aurpegi-argala, sudur-zorrotza. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.
· (izen gisa) Afrodita jainkosa gurtzen duten arrainen artean oxurrugcos (oxyrrynchos, sudurzorrotz) izenekoa dago. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 162. orr.
Arrantzale batek sudurzorrotz eme bat harrapatzen badu, kanabera batetik edo soka luze batean lotu eta hondartza ertzeko ur lasaietan paseatu ohi du. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 162. orr.
Sudur-zulo bakoitzaren atzeko aire-pasabidean dagoen bihurgune estuak eragiten du, neurri batean, arazoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.
Kea eta sua botatzen zituen sudur-zuloetatik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.
Bafada bat etorri zitzaion bat-batean sudur zuloak mintzera, mingotsa oso. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.
Sudurra hebrear eredu delikatukoa, baina halakoek izaten ez duten sudur-zulo zabalekoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.
Sudur zulo iletsuak hatz batez esploratzen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.
Gero, haragi kiskaliaren usaina sartzen zaik sudur zuloetan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.
Berarekin errieta egiten zuenean, pozoizko tua egiten zion Namahk, eta kea eta sua botatzen zituen sudur-zuloetatik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.
Buruz behera jarri zenean, sudur-zuloetatik ere sartu zitzaion ura. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.
Erosi, bederen, zuen sudur-zuloendako material pixka bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.
· Bizkar beroki arrosa kolorekoa jantzita dagoen Bere Maiestatearen sudur zulotxoak egurastu ahal izan ditzan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.
Norbaitek hautsa zeukala esan zuen; koadrilakoak harritu egin ziren agerian utzi nuenean nik ere sudurra zikindu nahi nuela, tabernazulo hartako komunean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 41. orr.
Sudurra zikintzen zuenean sekulako jarioa izaten baitzuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.
Sudurra zuritu behar dut eta badakidanez zuk ez duzula gura, gelditu zaitez hemen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 141. orr.
Beharbada ez nion sudurra zuritzen utzi behar izan, azken batez ez dago ohituta, edo beharbada guztiz jota dago. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 162. orr.
Txaplik sudurra zuritzekoa jarri zien. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.
bere sudur (28); beren sudur (3); betaurrekoak sudur gainean (3); neure sudur (3); nire sudur (9)
sudur ahots (4); sudur aitzinean (3); sudur aurrean (6); sudur azpian (6)
sudur eta mutur (3); sudur ezpainak (3); sudur fina (3); sudur gainean (9); sudur gorria (5); sudur handi (8); sudur handia (4); sudur hegalak (12); sudur hots (3)
sudur kakoa (9); sudur kakoak (3); sudur luze (15); sudur luze bat (4); sudur luzea (15); sudur luzeak (4); sudur luzearen (4); sudur mazelak (3); sudur mintzak (5); sudur mintzetan (5); sudur mintzoa (3); sudur mintzoz (3); sudur motz (4); sudur motza (5)
sudur okerra (3); sudur punta (12); sudur puntak (5); sudur puntan (8); sudur puntatik (3)
sudur txipia (3); sudur zapalak (3); sudur zapi (4); sudur zapia (8); sudur zapiaz (5); sudur ziloak (3); sudur zorrotz (4); sudur zorrotza (6); sudur zulo (12); sudur zuloak (28); sudur zuloak ireki (3); sudur zuloak zabal (3); sudur zuloen (3); sudur zuloetan (11); sudur zuloetara (3); sudur zuloetatik (11); sudur zuzena (3)
ahoa eta sudurra (6); bere sudurra (10); nire sudurra (3)
sudurra eta ahoa (8); sudurra eta belarriak (3); sudurra eta ezpainak (4); sudurra eta kokotsa (3); sudurra gorri (4); sudurra hautseztatzen (3); sudurra hautsi (8); sudurra hurbildu (3)
sudurra itxi (3); sudurra itxita (3); sudurra jasorik (3); sudurra kristalaren kontra (3); sudurra luzatu (3); sudurra motza (4)
sudurra odoletan (5); sudurra sartu (4); sudurra sartzea (4); sudurra sartzen (4)
sudurra ukitzen (3); sudurra zimurtu (11); sudurra zimurtu zuen (4); sudurra zimurtuz (5); sudurra zuritu (3)
untxi sudurra (3); zure sudurra (6)
nire sudurraren (3); sudurraren alde (3); sudurraren aurrean (3); sudurraren azpian (8); sudurraren gainean (4); sudurraren hotza (3); sudurraren kontra (3)
sudurrean behera (3); usaina sudurrean (3)
sudurreko ahotsez (3); sudurreko hezurrak (3)
sudurrera eraman (3); sudurrera hurbildu (3)
ahotik eta sudurretik (3); airea sudurretik (4); dario sudurretik (3); sudurretik atera (4); sudurretik behera (3); sudurretik hartu (4); sudurretik sartzen (3)