Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gainontzeko substantzia edo esentziek akzidenteak bereganatzen dituzte. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.
Sorturiko gauza guztietan, ez dela deus substantzia eta akzidentez landa. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 200. orr.
Munduko aldaketa guztietan substantziak irauten du eta akzidenteak baino ez dira aldatzen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.
Emazu gizon batek badaukala "itsasontzia" deitzen den zerbait badelako nozioa, horregatik izen hori daraman gauza hori substantzia ala akzidentea ote den jakin gabe. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 151. orr.
Akzidente guztiak substantzia zehazten duten zerbait direla. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.
Substantzien propietateen artean batzuek haien zerizana ematen digute, beste batzuek, ordea, haien nolakotasuna. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.
Bi gauza amaigabek irauten badute, substantziak ez direnak, ezta benetan substantziari inherenteak ere, [...]. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 52. orr.
Kontzientzia ez dela substantzia bat, bere oinarriaz bizi dena, pentsamendu garbi bat, baizik intentsionalitate bat, gauzei eta jendeei idekia. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 42. orr.
Substantzia edo esentzia aldaezin bakarra dago eta hau Jaungoikoa da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.
Jainkoak substantzia batek izateari uztea nahi duenean, ez du harengan akzidenterik sortzen eta horrela ezereztu egiten da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 206. orr.
Beraz, substantzia oro edo Jaungoikoa da, edo Jaungoikoagandik da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 165. orr.
Zalantzarik gabe, substantzia da Jaungoikoa, edo hobeto esanda, esentzia, greziarrek ousía deitzen dutena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.
Esentzia, edo substantzia, edo ousia hiru definiziotan aurkez dezakegu: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.
Substantziaren iraunkortasunaren oinarri-esakunea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 105. orr.
Beste batzuk, ordea, diote ahalmen horiek direla egiazki arimaren substantzia: hau deitzen da Adimena. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 77. orr.
Ez bezate esan bi arima aurkari direla, bata ona eta bestea gaiztoa, elkarren aurkako bi substantzia eta printzipioen liskarretik datozenak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 232. orr.
Linguistikoa denaren izatasuna ez da substantzia, forma baizik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.
Dualismoa: Munduan bi substantzia edo eite bereizi behar dira: gogo-egoerak eta egoera fisikoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.
Kritika zorrotza egiten dio, batik bat, gaitza substantzia edo natura gisa hartzen duen iritzi manikeoari eta materia zer gaiztotzat ikusteari. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 17. orr.
Zinez izatea daukan izakia; bere baitan era aldaezinean dirauen substantzia signifikatzen baitu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 93. orr.
Beharrezkoa da enuntziatu batek substantzia bat, euskarri bat, leku bat eta data bat izatea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.
Ontologia aristoteliko batean, beraz, hiru izaki-mota bereizi ditugu: banakoak, motak eta propietateak (hurrenez hurren, Aristotelesen substantzia lehenak, substantzia bigarrenak eta gainerako kategorietako propietateak). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.
Substantzia bakun batek biziaren akzidentea ez badauka, orduan nahitaez heriotzaren akzidentea eduki beharko du. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 204. orr.
Substantzia fisiko eta pentsakorraren artean dauden desberdintasunak desberdintasun. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.
Edo substantzia ustelezina da, on zinez handia, edo substantzia ustelkorra, zeina ona ez balitz ezin ustelduko bailitzateke. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 226. orr.
Arrazoiz goresten da substantzia usteldu gabea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 340. orr.
Lehenago 2.&3. zenbakietan adierazi baitugu substantzia gorpuzgabea eta hilezkorra dela. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 62. orr.
Gizaki gaiztoa zer besterik izango da substantzia gaiztoa baino? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 341. orr.
Eta ez luke ardura horiek gorputzak ala substantzia banatuak izatea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 217. orr.
Gogo-egoerak eta gogo-propietateak ezin direla fisikara erabat murriztu, baina, halere, [...] ez daudela bi substantzia berezi. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.
Pertsonak substantzia bakarreko baina alderdi biko izateak gara. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 187. orr.
Jainkoak berak egite honetaz eta jainkozko substantzia honetaz gozatzen duelako. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 99. orr.
Hizkuntzan, kontzeptua, substantzia fonikoaren nolakotasun bat da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 137. orr.
Descartesen arabera bi substantzia-mota daude, fisikoa (res extensa) eta pentsakorra (res cogitans). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.
Ezin irudika nezakeen begi hauek ikusten zutenaz kanpo inolako substantzia motarik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 220. orr.
Substantzia-dualismoak burmuinaren eta gogoaren arteko harremana zail egiten duen moduan, aldebiko dualismoak ere munduaren ikuskera deseroso baten aurrean jartzen gaitu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.
Adibide gisa aipatu ditugun guztiotan ez da ezer erregearen esentzia nolakoa den eta bere benetako errege-substantzia zertan den adierazten duenik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 109. orr.
Greziarrek apeiron deitzen zutenaren parekoa izan liteke: substantzia oinarrizko bat, lehenengo gaia, beste substantzia guztien jatorria. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 184. orr.
Izoztu, hitzez hitz, gorputz edo substantzia batek barruan duen ura gogortu arte hoztea da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 15. orr.
Larruazala babesten du substantzia horrek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.
Beste substantzia batzuk ere baditu hezur-mineralak, hala nola gatzak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.
Substantzia horietariko asko oso toxikoak dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.
Erlamak substantzia bat botatzen duela gainerako erleak kontrolatzeko. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 135. orr.
Kanpoko itxura guztien arabera ura dela dirudien substantzia likidoa H2O ez bada, substantzia hori ez dela ura ondoriozta dezakegu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.
Elikagaietan dauden substantzia konplexuak, apurtu, eta substantzia sinpleago bihurtu behar direla gorputzak erabiliko baditu. Substantzia dentsoago bat, hala nola ura. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.
Izarrak eter zeritzan substantzia ustelezin batez inguratuta zeudela eta finkoak zirela. Substantzia osasungarriak eta pozoiak bereizteko gaitasunean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 140. orr.
Konpainia onaren beharrean dagoen emeak substantzia usaintsu oso bereziak isurtzen ditu. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 218. orr.
Ur bero guztiak sendagarriak dira, substantzia arrotzekin batera egosterakoan bestelako abantaila erabilgarriak bereganatu dituztelako. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.
Amaiera eman behar zaie substantzia toxiko eta beste materia batzuen isurketari. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 111. orr.
Arteriak, oxigenoa eta ezinbesteko beste substantzia kimiko batzuk ekartzen ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.
Burmuinak [...] maitasun, zoriontasun, ongizate eta betetasun sentipena utziko diguten substantzia neurokimiko batzuk askatuko ditu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.
Saiatu dira neurtzen burmuinak zenbat denboran ekoizten dituen bikotekideek elkarrekin iraun dezaten behar diren substantzia biokimikoak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 270. orr.
Gela itxi batean jartzen dira katu bat, substantzia erradioaktiboren bat eta botila bat pozoi. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.
Kurarearen kideko substantzia sintetikoak erabiltzen dira kirurgian. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.
Hondakinak eta beste substantzia soberakin batzuk. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.
Zuntz eta kartilagozko geruza elastiko bat da diskoaren kanpoko aldea, eta gelatina-itxurako substantzia bat du barruan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 260. orr.
Potter jauna, gure makila guztiek substantzia magiko ahaltsuren bat dute bihotzean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 79. orr.
Berriro ere, dopinaren aurkako kontrolak egingo dituzte; halere, aurten hiru substantzia motaren kontsumoagatik emaniko positiboek ez dute zigorrik izango. Berria - Kirola 2004-10-09
Hau besterik ez baita itsasoarekiko substantzia-trukaketa: oxigenoa zakatzetatik igaro, janaria ahotik hartu, eta hondakinak organo espezializatuetatik, hala nola giltzurrunetatik, kanporatu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 164. orr.
Substantzia-kontzentrazio txikiagoa behar du beti txakurrak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.
Montgomery ustez dopin substantziak erabiltzeagatik ikertzen ari dira. Berria - Kirola 2004-06-20
antzeko substantzia bat (3); bere substantzia (3); hiru substantzia (3); izaera bereko substantzia (3); kanpoko substantzia (3); natura eta substantzia (3)
substantzia asko (5); substantzia bakar (8); substantzia bakar bat (6); substantzia bakun (9); substantzia bakuna (12); substantzia bera (7); substantzia beraren (4); substantzia deitzen (3)
substantzia gisa (8); substantzia gorpuztuna (9) substantzia hedatua (4)
substantzia izan (5); substantzia kimiko (19); substantzia kimikoak (6); substantzia kimikoen (4); substantzia kimikoren (3); substantzia kutsagarri (4); substantzia lehenak (3); substantzia neurokimiko (4)
substantzia pentsatzailearen (3); substantzia toxikoak (6)
substantziaren adigaia (7); substantziaren esentzia (4); substantziaren izaera (4); substantziaren izaerari (5); substantziaren izaerari dagokio (3); substantziaren izatea (4); substantziaren kategoria (6)
debekatutako substantzien (3); substantzien zerrendan (3)
debekatutako sustantzia (3); epo sustantzia (3)