Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskalkien arteko aldea txikia edo handia ote den beti da subjektiboa: batendako handia dena, bestearendako ezereza da. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 81. orr.
Energia psikikoaren isuri "librearen" eremua da: inkontzientearen "hizkuntzan" eta haren lekualdaketa eta kondentsazio-prozesuetan oinarritzen den adierazpen subjektibo, neurotikoaren eremua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.
Kalitatea erlatiboa eta subjektiboa omen da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 174. orr.
Kartesiar metodoak babestutako ezagutza, hortaz, badirudi subjektiboa dela, gogo barnekoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.
Paper idatziari errespetua izaten zaio, eta mundu guztiak daki idazlearentzat balio subjektibo handikoa izan daitekeela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.
Subjektu ikusleari, bere alderdi subjektiboan bai, baina analitikoa ez den modu batean begiratu nahi zaio. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.
Irudi horiek ingurune subjektiboan eta sozialean nola erabiltzen diren aztertzea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 60. orr.
Sexualitatea bakoitzak bere erara bizi du, modu subjektiboan, bere izate femenino edo maskulinotik eta bere desioen arabera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.
Definizio subjektiboa: subjektu bat adierazten duena da adierazgarria, subjektu sortzailea adierazten duena normalean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 258. orr.
Denok dugu [...] adierazgarritasunari buruz halako "berezko" kontzeptu bat, gutxi-asko estandardizatua, teoria subjektiboaren eta teoria formalaren halako nahaste moduko bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 270. orr.
baldintza subjektibo (11)
alde subjektiboa (3); analisi subjektiboa (4); baldintza subjektiboa (5); hiztegi subjektiboa (8)