Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Modernitatea" hitza, bestalde, ezaugarri batzuei buruz ari garenean erabiltzen dugu, alegia, moderniaren aroko ezaugarriei buruz ari garenean batik bat, baina -modu abstraktuan ulerturik- oraingoak ere izan litezkeenak (subjektibismoa, razionalismoa, etab.). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.
Norbait subjektibismoaren aldekoa baldin bada, hura da, filosofo mistiko danesa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.
Subjektibismoak, adibidez, etikaren baliotasun unibertsala edota objektibotasuna zalantzan jartzen du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.
Kontua ez da, subjektibismoarekin ikusten genuen bezala, etikak egia objektiborik ezin duela azaldu soilik, egia horiek askotarikoak eta elkarren artean neurgaitzak direla baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.
Erlatibismoaren eta subjektibismoaren moda maiz deskribatu da literatura garaikidean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 175. orr.
1950ean, Frantisek Halas poeta laguna defendatzeagatik, egoera zailean geratu zen: subjektibismoa praktikatzeaz akusatu zuten. Berria - Kultura 2006-01-17