Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

subirano 1 izond inoren mendeko ez dena. ik burujabe.

Botere subiranoak du edozein lege hausteko eskubidea, edozein "salbuespen" aldarrikatzekoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.

Estatuek bere baliabideak ustiatzeko eskubide subiranoa dute, eta bere ingurumen politika aplikatuko dute horretarako.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 115. orr.

Botere gorena ere deitzen zaio; asanblada bati ematen zaionean, asanblada subiranoa esaten zaio eta, gizon bakar bati ematen zaionean, Estatuaren jaun subiranoa esaten zaio.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 132. orr.

Estatu-nazio subiranoetatik egoera post-subirano batera pasatzen ari gara, non estatuz gaindiko, estatuz azpiko eta estatuen arteko sistemek errotik baldintzatuko duten Estatuen ahalmen instrumentala.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 61. orr.

Gaur egun Estatu Batuak ia subiranoak dira kontinente honetan, eta beren fiat-a lege da beraiek esku hartzen duten gaietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 380. orr.

Irakurleak subiranoak dira, berek egunero erabakitzen dute kioskoetan zer erosi eta zer ez, dio merkatu librearen dotrinak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.

Egia da Wall Street apur bat independente eta subiranoagoa dela, esate baterako, Bilbo edo Madrilgo burtsa baino.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

2 goiena, oroz gainekoa.

Printzipio horien arabera, Jainko Subiranoak "gizartean bizitzeko egin du gizona".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 51. orr.

Dantzaldiko pertsonaia nagusia, jaia eskaintzen zuena eta Kissoff jeneralak subiranoei dagokien begiruneaz tratatu zuena, xume jantzita zegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.

• 3 iz erregezkoa edo kidekoa.

-Ene erregea eta ene subiranoa.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 72. orr.

Terraza haietan emirraren gortea kokatuko zen, eta, haren ondoan, khan aliatuak, khanerrietako goi agintariak eta Turkestango subiranoen haremak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

Herritar askatasunerako ordena eta legea ez direla posible beraiek bermatuko lituzkeen printze edo subirano bat izan ezik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 16. orr.

Legearen barruan eta kanpoan dago subiranoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.

Subiranoek, herritarren zoriontasunerako, ezin dute herritarrak kanpoko gerratik eta gerra zibiletik babestu baino ezer handiagorik egin.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 166. orr.

Legea subiranoaren borondate aldarrikatua baita.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 128. orr.

"Erpururik gabeko hiru hankako bizkarroker baten sasikumea!" esan zuen subiranoak trumoitsu, "zergatik jo duk hain ahulki atseginez moztu behar hukeen lepoa?".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estatu subirano (4); post subirano (3)

estatu subiranoa (3)

estatu subiranoaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus