Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
spanglish iz ingeles etorkiko hitzez josiriko espainola, Ameriketako Estatu Batuetan mintzatzen dena.
Spanglisha gero eta erabiliagoa da komunitate hispanoaren artean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 49. orr.
Gaztelaniaz edo spanglish-ez (gaztelaniaren eta ingelesaren nahasketa) hitz egiten duen jendearen kopurua beste edozein komunitaterena baino askoz bizkorrago handituz doanez, latinoen eragina nonahi ikus daiteke AEBetan kultur arloan. Berria - Mundua 2004-10-26