Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sostengatu (597 agerraldi, 38 liburu eta 442 artikulutan; orobat sustengatu 221 agerraldi, 17 liburu eta 156 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian sostengatu agertzen da), sostenga, sostengatzen 1 du ad norbaiti edo zerbaiti halako egoeran eutsi edo halako jokaeran bermatu.

Zurrumurruek ziotenez, auzo herrietan jende parrasta bat atxilotu zuten apez ihardokitzaileak sostengatzeagatik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.

Washingtonek Hussein sostengatu zuela ondo aski gogoratzen dute.  Berria - Mundua   2004-04-29

Catherine Bidartek gain gainetik eskertzen ditu, auziek iraun duten lau urte luzetan sostengatu duten guziak.  Herria   2005-01-20

-Uste duzu Estatu Batuek Espainiako erregimena sostengatuko dutela?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 140. orr.

Greziako aginte militarrak Makariosen kontrako kolpea sostengatu zuen.  Berria - Mundua   2004-02-11

Oro burgesak ziren; notario, abokatu, edo saltzaile aberatsak ziren, eta elkar sostengatzen zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 181. orr.

Indartsuena da ahulena defendatu eta sostengatu behar duena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 79. orr.

Hortxe zeuden, xingola papoan, frantsesez oihukatzen herritar guzien eginbidea zela aberriaren sostengatzea eta haren etsaien salatzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 133. orr.

Lehen artikuluetariko batek erlijio nagusiari eutsi behar zitzaiola esaten zuen beti, tronua sostengatzeko oinarri politikorik onena zelako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 217. orr.

Biluzgorririk zaude zure egitekoaren tenorean, mendeetako injustiziek eta borrokek soilik sostengatua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.

Eusko Armada itsuki sostengatzen zuen prentsa abertzalea, iparralde zalea nahiz hegoalde zalea, populazio populaturen manipulazioa salatzen hauteman zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 59. orr.

Izan ere, Kreatzailearen ahalmena eta Guztiahaldunaren eta oro sostengatzen duenaren dohaina da sorkari guztien existentziaren iturburua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 287. orr.

2 gauza materialez mintzatuz, erori edo kordoka ez dadin eutsi edo heldu.

Bukowskiren liburuari eusten diozu, esku biekin, belaun gainean sostengatuz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 115. orr.

Harengan sostengatu eta ez da eroriko, hari atxiki eta ez du huts egingo.  Elizen arteko biblia   Si 15,4

Dutxako errezela sostengatzen duen ziria atera egiten da bere zulotik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 38. orr.

Nor naizen ere ez dakit, non nagoen, zergatik sostengatzen nauten zangoek, nork agindu dituen nire ahotik irtendako hitzak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.

Argia alboetako nabeetan lerrokaturiko leiho sakonetatik sartzen zen, sabaia sostengatzen zuten zutabe-lerroen beste aldetik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.

Buruz behera jarriko da anaia esku bien gainean eta oinez ibiliko da nik sostengatzen dudan oholaren luzera osoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 114. orr.

Luze eta mehe samarrak dira zelula hartzaileak, baina beste zelula handiago batzuek inguraturik eta sostengaturik dago bakoitza; badirudi funtzio babesgarria besterik ez dutela zelula handiago horiek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Arima arrazoiduna sustantzia bat da, berez sostengatzen dena, gorpuzgabea, hilezkorra, Jainkoak ezerezetik kreatua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus