Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
'Irakurle handi bat' horrek irakurle sortzailea esan nahi zuen; alegia, bere burua liburuaren jatorrizko hitz, ideia, datu eta pertzepzio estetikoko eskema ugariekin kontrastatuko zuen irakurlea. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 95. orr.
Hori oso injustua eta zaila izan daiteke jasateko emazte sortzaile batentzat. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 160. orr.
Deus ez dela gertatzen, deus ez sortzen, kausa sortzaile eta eragile batek sortaraziz eta eraginda ez bada. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 71. orr.
Arrazoimen beregain, jatorrizko eta sortzailea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 236. orr.
Nor da, bada, agente sortzaile hori? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 100. orr.
Txinparta sortzaile bat ezin dela piztu erantzun bat gabe eta erronka bat gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 402. orr.
Bizia indar sortzaile bat da, askea, ederra, zoragarria, indartsua, gihartsua, geldiezina. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.
Bihi honen gaitasun sortzailea ezin dugu geure begiez ikusi, baina arrazoimenaz susma dezakegu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.
Venusen himnoak naturaren alde sortzailea kantatzen du. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.
Jakin-minezko zirrara sortzailerik gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 402. orr.
Energia sortzaile hori, erlijiozko babespean, ubide sekularretara isurtzen ikusten dugu gizarte-bizitzako ekonomia, politika eta kulturaren mailan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.
Euren web orrian atalik deigarriena Erresistentzia sortzailea (Creative resistance) deitutakoa da. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.
Tradizioa ikuspegi sortzailetik bizi nahian. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 49. orr.
Izaera [...] aztertu nahi luke artistak, baina modu sortzaile batez aztertu ere; sorkuntza arma bakartzat harturik alegia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 93. orr.
Sarkin galanta den arren, Touretteren sindromea modu sortzailean ere erabil daiteke. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.
Jaungoiko bakarra eta ahalguztiduna da, arima eta gorputz ororen Sortzaile eta Egilea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 351. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Ama ez da haurraren sortzaile, baizik eta erein berri den haziaren zaintzaile baino ez. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.
Ontasuna ez da egina, ez da sortua, ez da jaioa; sortzailea da eta bere baitatik sortzen du gizaki ona. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.
Bada mamuen beste sortzaile bat, erabat erabakigarria dena: beldurra. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.
Gogoan dut Botanikoaren sortzaile izan zen Carlos III.ari buruz mintzatu zitzaidala asko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.
Oinarri biak estatu-tresnaren sortzaile den hitzarmen ideian sustraitzen dira. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 11. orr.
Enbrioiaren formen eta egituren sortzaile diren gertakari konplexuen sekuentziari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 121. orr.
Ez da harritzekoa [...] biak izatea pentsamendu politiko modernoaren sortzaile eta historia osoan biak izatea gaizkien ulertuak. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 22. orr.
Xabier Azurmendik, Atzoko Zegama liburuan, "Cara al Sol"en sortzaile izandako Joanito Telleriaz ari dela, Aizpurutxiki albokaria aipatzen du. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 62. orr.
Grina horixe baita, nere ustetan, nobela honen sortzaile eta moldatzaile. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 26. orr.
Joanes pertsonaia ez baizik haren sortzaile Domingo de Agirre zena ekarri nahi dut orriotara. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 69. orr.
Gutxiengo bat, sortzaile izan ordez menderatzaile soilik bilakatu dena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 253. orr.
Ez dakite zer den sortzaile izatea, baina, hori bai, sortzaile izan nahi dute kosta lain kosta. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.
Teoria Sortzailearen eremuan, funtsa Chomsky-ren Fonologia Sortzailea edo Generatibista, orain "klasikoa" deitzen dena da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 74. orr.
Fonologia Sortzaile klasikoak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 57. orr.
Gogoan izan Kiparsky-ren [...] fonologiazko ikuspegia, teoria sortzaile klasikoaren (SPE) berrikuntza arrakastatsuenetakoa izan dela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 59. orr.
Sortzaile edo generatibistak deskribapenaren baldintza formalez arduratu dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.
Irudiaz jabetzeko "sakoneko" mekanismoen eta hizkuntza menderatzekoen artean ahaidetasun bat dagoelako hipotesitik abiatuta irudiaren semiologia "sortzaile" bat oinarritzeko ahaleginetaraino. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.
Munduaren lehen sortzaile bat frogatzeko saialdiek arrazoimen hutsa antinomia batean nahasten dute munduaren kontzeptuari dagokionez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.
Nor ausartuko da esatera egintzak eta egilea edota sorkariak eta sortzailea berdinak direla? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 96. orr.
Gabaon hiriaren sortzaileak Jeiel zuen izena eta Gabaonen bertan bizi zen bere emazte Maakarekin. Elizen arteko biblia 1 Kro 9,35
Estoikoen eskolaren sortzailea izan zen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 286. orr.
Sabino Arana, EAJ alderdi abertzalearen sortzailea eta karisma handiko liderra. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 81. orr.
Loiola, Inazio (Azpeitia, 1491 - Erroma, 1556), armada gaztelarreko kapitaina, Iruñean nafarren kontra zauritua, Jesusen Konpainiaren sortzailea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.
Estatu unibertsal sinikoaren sortzaile iraultzaileak, bere hiriburutik zabaltzen ziren bideak egin zituen, eta ongi antolaturiko ikuskatzaileak erabili zituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.
Euklides, geometriaren aita, optikaren (argi-izpien hedaketaren zientziaren) sortzaileetako bat ere izan zen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.
Pentsamenduaren sortzailea pentsamendu biziaren apaiz kontsakratzailea besterik ez da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.
Azken batean, argumentuaren sortzailea nintzen, istorioaren egitura niri zegokidan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.
Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetariko bat eta zuzendaria izan zen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 277. orr.
Guraso ezagunik eta sortzaile jakinik behar ez duen sasikumea delako. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.
Sortzaile batek (idazleak, margolariak, kantariak, antzezleak) inoiz ez baitu ahazten bere obrari buruz esan den gauzarik mengelena ere. Pako Aristi «Note book», 2005 - 50. orr.
Kantariek, poetek, artistek eta oroz bat sortzaileek mugimendu horretan, arraiki parte hartzen zuten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 71. orr.
Sortzailea nartzisoa eta masturbazioari emana izaten da, ez du [...] bestek sorturikoa maitatzeko behar den eskuzabaltasuna. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 12. orr.
Erlojupeko sortzailea da bertsolaria. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.
Kantu profanoen sortzaile famatu bat zegoen, Enperadoreak poeta koroatu zuenetik "bertsoen errege" deitzen ziotena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 762. orr.
Sekulan ez du sortzaile batek beretzat sortzen, sortzea komunikazioan sartzen den harremana baita. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.
Horrelaxe iristen gara Jainkoaren, hots, Sortzailearen, existentzia frogatzera. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 15. orr.
Haiek ere ez al dira, bada, Sortzaileak sortuak? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.
Sortzaileak munduko parte askotatik jasotako buztinarekin egin zitian Adan eta Eva, horrela gizaki guztiok etxean bezain eroso sentitu gaitezen munduko parte guztietan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 219. orr.
Nork konta merezi bezala haren gozamena, sorkarietan Sortzailearen jakinduria, indarra eta ontasuna kontenplatzean? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 231. orr.
Sortzaile ahalguztiduna eta beraren zerbitzari Frantzisko dohatsua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.
Edozelan ere Sortzaile onberari eskerrak emateko arrazoirik ez zaizu falta. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 157. orr.
Baina badago besterik ere: itzultzaileen sortzaile-lana ahanzten da itzulpenez ari garen guztietan Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 187. orr.
Publizitate-sortzaileen lana, hain zuzen, zenbat eta nolako kodeak erabiltzen diren, era bateko edo besteko estrategiez baliatuz irakurri ahal izango diren irudiak sortzea da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 234. orr.
Ziur naiz literatura-sortzaile askok benetan eskertzen dituztela halako kritikak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 175. orr.
Guruin ekrinoak dira izerdi-sortzaile handienak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Hondakin-sortzaile handienak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 34. orr.
Minbizi sortzaile diren estirenoa eta naftalenoa. Berria - Gaiak 2004-11-23
Aho barrunbeak, aldiz, hots-sortzailearen eta erresonatzailearen betekizunak biltzen ditu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.
Arimak gorputzaren sentimenen eraginez jasotzen dituen inpresio guztiak iritzi-sortzaile izan daitezke, ez dute, baina, zientziarik sortarazten. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 51. orr.
Jeloskorra zela eta jelosia-sortzaile ere izan zela. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 30. orr.
Ez zen sekula nire plazerraz arduratzen, bakarrik fantasia sortzaile gisa axola nintzaion. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.
Zintzoaren etxean ugaritasuna, gaiztoaren irabazia kezka-sortzaile. Elizen arteko biblia EsZ 15,6
Iraganeko historiak erakutsia zuen elkarrenganako beldurra ekonomi gabezia bezain gerra-sortzaile indartsua zela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.
Besoak aberastasun sortzaile dituztenei. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 91. orr.
I. jauna erretinako konoez ari zen ikusten [...] baina ezin zituen erabili V4ko mekanismo kolore-sortzaileak; goi mailakoak, alegia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 52. orr.
Hipotesi baino ezin zitezkeen izan, mutazioen eta X izpien moduko agente mutazio-sortzaileen eraginen azterketaren bidez lorturiko datuen araberakoak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.
Lafittek idatzi du, kongregazio sortzaile bokazioa zeukala uste izan zuela Arbelbidek. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 86. orr.
bere sortzaile (5); ekimen sortzaile (3); enpresaren sortzaile (3); eragile eta sortzaile (3); euskal sortzaile (5); indar sortzaile (8); minbizi sortzaile (5); mugimenduaren sortzaile (3); munduaren sortzaile (4)
sortzaile berriei (3); sortzaile eta buruzagi (6); sortzaile eta zuzendaria (3); sortzaile ezagun (3); sortzaile gazteen (3); sortzaile gisa (15); sortzaile goren (3); sortzaile handiak (3); sortzaile izan (19); sortzaile nagusia (3); taldearen sortzaile (5)
enpresaren sortzailea (4); eromen sortzailea (6); gutxiengo sortzailea (3); hamaseko sortzailea (3); indar sortzailea (4); joko sortzailea (3)
sortzailea izan (21)
benetako sortzaileak (3); enpresa sortzaileak (3); iritzi sortzaileak (3); joko sortzaileak (5); sortzaileak izan (4)
bere sortzaileen (3); sortzaileen esanetan (5); sortzaileen lana (3); sortzaileen lanak (3)
alderdiaren sortzaileetako bat (4); elkarteko sortzaileetako (3); erakundearen sortzaileetako bat (3); foroko sortzaileetako (3); taldearen sortzaileetako bat (4)