Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sorleku (orobat sor leku g.er. eta sortleku g.er.) 1 iz sortze lekua.

Idazkari lanetan ezarria zuten zaindari batek izen-deiturak, adina eta sorlekua galdegin zizkion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 100. orr.

Siriaren hijazi-luzapena hegoalderantz Itsaso Gorriaren ertzeko goi-lurretan zehar kristau-heresia baten sorleku da, Islamaren erlijio berri bilakatu zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.

Oxus-Jaxartes arroa mahayanaren sorlekua izan zen, Ekialde Urruneko mundura hedatu zen forman, eta, horren aurretik, agian zoroastrismoarena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 168. orr.

Ba omen ziren zazpi hiri Homeroren sorleku izana aldarrikatzen zutenak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.

Horra hor, behin eta berriz, gure gibel zaharra, amore minen sorleku eta aterbe, egungo usarioan bihotza legez.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Delitu honek legean bertan du sorlekua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 96. orr.

Portziunkula Ordenaren sorleku eta eredu bezala hartzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 316. orr.

Bide franko urratuak zituzten Urdazubiko sorlekua utziz geroztik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.

Herri bakoitzak bere sorlekua.  Elizen arteko biblia   Sal 87,4

Bere sorlekuko bizimodua du gustuko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 161. orr.

Halako batean, nire sorlekua ikusezina zela pentsatu nuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 29. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Inspirazioa bera bezala, jenialtasuna dohain sekretua zen, esoterikoa, sorleku ezezagunekoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.

Eskandinavia, eta batik bat Norvegia, jazz modernoaren sorleku garrantzitsuenetakoa bihurtu da azkeneko urteotan.  Berria - Kultura   2006-01-26

Ez urruneko sorlekuak ez aspaldiko ume denborak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 327. orr.

Halako herrik halako sorlekua.  Elizen arteko biblia   Sal 87,6

3 (hitz elkartuetan)

Aipatu goi bilera benetako ideia-sorleku gisa agertu zen gizarte zibilaren esparruan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sorlekua (6)

bere sorlekuan (6)

sorlekura itzulia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus