Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Musika gehiago jartzen du: Scarlatti-ren sonatak, katuentzako musika. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 24. orr.
Konpositoreak klabezinerako idatzitako sonatak jaso ditu grabazio batean musika taldeak. Berria - Kultura 2006-02-21
Biberren lehen bi sonatetan taldea oreka faltarekin nabaritu genuen, eta afinazio arazo batzuekin. Berria - Kultura 2004-08-07
Arreta handiz entzuten zituen koronelaren alaben praktikak, haiek pianoan sonata eta minuetoak jotzen zituztenean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.
Beethovenen hamabigarren sonatari ekin zion gero. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.
Beti doinu bera hasten zen jotzen, Biolin eta Pianorako Sonata, 5 zenbakia, Udaberria gisa ezagunagoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.
Gero, kafetegiko pianistarekin eta biolinistarekin Beethovenen sonata baten edo Mozarten minuet baten edertasuna komentatzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.