Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala nola, sonanbuluek lotan egiten dituzten gauzak, harriturik egoten baitira iratzartzen direnean. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 245. orr.
-Sonanbulua nauk, eta biharamunean ez nauk sonanbulu ibili naizen bitartean egin dudan ezertaz oroitzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 202. orr.
Irudimen asaldatuak bere gisa erabili nau, nonbait, non eta egiaz sonanbulu ez banaiz behintzat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.
Sonanbuluen loak hartua zuen, eguzki santu urrezko izpidunari begira luzaro egonak hipnotizaturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.
Kantu monotonoa noski, izan ere, izaki monotonoak dira sonanbuloak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 125. orr.
Hildako sonanbuloz betetako lurraldean bizi bagina bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 89. orr.
Moldatu nintzen, halere, sukaldera iristeko, besoak sonanbuluen gisa luzaturik. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 45. orr.
Ilea banatuta zeukan, sonanbulu batek bezala hitz egin zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 140. orr.
Portua zen, hain zuzen, auzorik jendetsuena, sonanbuluen modura -begiak irekirik, adimena itxirik, ilunpeko indarrek bultzaturik- zebiltzan gizon-emakumeen jomuga eta babestokia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.
Beste batzuk ez dira gehiegi arduratzen eta sonanbuloen antzera kalkuloak egiten jarraiten dute. Berria - Gaiak 2006-01-06
Garrasi ozen bat zabaldu zen, erdi esnatutako sonanbulo batena bezalakoa. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 23. orr.
Gau batez, erdi sonanbulu erdi erotuta, ohea desegiten du, are koltxoia azpikoz gora jartzen ere, odol-orbanen bila. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.
Xardeari eusten ziola erdi sonanbulu, hildakoen itzultzailea zeukaten begi aurrean fusilatuen denboraren norabidea aldarazten, edozelako gorpuez jabetzen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 30. orr.
Protagonista inoiz baino afektuen txotxongiloago ageri da hemen, erabat sonanbulu eta ezindu, Floraren heriotzaren aurreko orduetan nabarien. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 127. orr.
Arrebak sonanbulo-urratsez aurrera nola egiten zuen begira geratu zen Jonathan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.
Lehengo zakur sonanbuluaren balantza berberak eginez itzuli zen berriro. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.