Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badira, beraz, lehen gorputz solidoak eta hutsune gabeak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 61. orr.
Izatez, habe solido batean, bada eskualde bat geruza neutral horren gainean eta azpian, konpresio- edo tentsio-indar nahiko txikiak jasaten dituena habea kargatzen denean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.
Leku erresonanteetan, ahotsak gorputz solido baten kontra jotzen du eta atzera itzultzen da, oihartzuna sortuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2450. orr.
Lur beltzetan, berriz, jario txiki batzuk eta tanta urriak bakarrik aurkituko dira, neguko euriteetatik jaso ondoren leku trinkotu eta solidoetan geratu direnak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3630. orr.
Zergatik aurkitzen dugu burdina honen gorputza erabat solido eta gogorra, eta kolore ilunekoa, eta gurinaren gorputza guztiz samur eta bigun, eta kolore zurikoa? Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 213. orr.
82 urteri buruz joan izana gatik, emazte solido eta azkar baten itxuran zabilan Delphine bere etxeko harat hunatetan. Herria 2004-03-04
Normalean, kantitate txikian egoten da eta egoera solidoan. Berria - Gaiak 2004-12-31
Zirkunstantzia batzuetan, zenbait berniz likido izatetik solido izatera pasatzen dira. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.
Gas edo lurrun bat gainazal solido batean adsorbitzeko prozesuak beroa askatzen du beti. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.
Airean doan soinu-uhin bat gainazal solido edo likido batera iristen bada, islatu egiten da gehiena, eta parte txiki bat baino ez da transmititzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.
Nola egin, nola asmatu, kanpoan azkar lehortu eta barruan solido bihurtuko ez zen tinta egoki eta erabilgarria? J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.
Cavalierik, XVII. mendearen hasieran, esan zuen gorputz solido oro plano kopuru infinitu baten gainezarpenez osaturik dagoela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 68. orr.
Trabekulak deritze belakiaren zati solidoak osatzen dituzten hezur-egiturei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.
Kometen nukleoak izotz konglomeratu batez (ura, amoniakoa, anhidrido karbonikoa) eta karbonozko eta silikatozko hondar solido batzuez osatuta zeudela. Berria - Gaiak 2004-09-01
Sukaldean erabili ohi diren erregai solidoek sortzen dute kutsadura. Berria - Gaiak 2004-06-24
Zaborrak erraustean, dioxinaz, furanoz eta metal astunez osatutako gasak sortzen direla azaldu zuen, baita hondakin solido oso toxikoak [...] ere. Berria - Euskal Herria 2004-04-20
Hondakin solidoak kudeatzeko teknika. Berria - Euskal Herria 2004-06-08
Maradonak bere kabuz arnasa hartzeko zailtasunak ditu, egun hauetan janari solido asko hartu duelako. Berria - Kirola 2004-05-06
Lehenik, odola iragazten da: globuluak eta plasma utzi egiten dira, baina ur gehiena eta solido disolbatu gehienak kendu egiten zaizkio. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.
hondakin solidoak (10); hondakin solidoak kanporatzeko (3)
egoera solidoan (3)