Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elgoibarrera jaisten zen oinez Gonzalez Bastida musika bandako zuzendariarekin solfeoa eta tronpeta ikastera. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.
"Solfeorik badakizu?", galdetu zion hasi eta gerora. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 79. orr.
Harrotuta zegoen, eta lezio bat eman nahi zidan, solfeoa irakasten zidanean bezalaxe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 352. orr.
Solfeoan, zeozer moldatzera heldu zen, baina ez berak nahi adina. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 49. orr.
Solfeoan apuntatu ninduen amak, hamar bat urte nituela. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.
Eskaileratan gora noala, soinu ezagun lasaigarriak: solfeoko eskalak, irakasleren bat arreta eske oihuka, bizpahiru pianoren digitazioak eta arpegioak... Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.
Akademia baten solfeoko irakasle gisa lortutako lanean astebete eskas aguantatu zuen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 114. orr.
"Egoki kantatzea" ez da, bertsolaritzan, kantuaren edo solfeoaren arauen arabera kantatzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 224. orr.
Halakoetan, nik ziztua jotzen dut, baina, partituran baino gehiago jendearen portaeran erreparatuz, garai batekoak bezala, solfarik gabe, belarriz eta begiz aritzen bainauzu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 89. orr.
Gorka seietan irteten duk solfeo-eskoletatik. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 43. orr.
Mutilaren gelara joan zen, eta han eman zuen bere lehen solfeo-eskola. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 110. orr.
Amonak partiturak irakurtzen erakusten zidan, solfeo-ariketak egiten. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.
Arestian adierazi dugun bezala, bertsolarien doinuen solfeo-transkripzioak urrun daude oso bertsolariak doinu horiek kantatzen dituen era zuzen islatzetik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 225. orr.