Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizarte zibilaren nagusitasun morala erakutsi beharrez, solemneki aldarrikatu nuen Kolko Mitxoletarengana iristeko delibero irmoa hartua nuela. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 19. orr.
Gau batean hitza eman genioan elkarri, solemneki eman ere, bizirik segitzen zutenak horretaz arduratuko zirela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.
Hainbeste denboran mihia erretzen zidan esaldia bota ahal izan dut, solemneki, lekuko harritu hauen aitzinean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 40. orr.
Kokotsa paparretik aldendu zuen Fonsecak eta solemneki errezitatu zuen: [...]. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 93. orr.
Gotzain jauna -azaldu zuen solemneki-, casus bello bat izan zen hura, kasu sui generi bat, esan ohi den bezala. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 143. orr.